Un barrio donde cabe el mundo / Munduari zabaltzen zaion auzoa

GAZTE ASTEA

¡Ya ha llegado la III. edición de la semana joven!
El movimiento juvenil del Casco Viejo (AZGM) anunció la semana pasada las fechas de la
tradicional GAZTE ASTEA, que este año tendrá lugar entre el 12 y el 16 de junio (de
miércoles a domingo).
La temática principal de esta edición (en anteriores se ha denunciado la privatización del
espacio público o el aumento del control social) gira en torno al estudio sobre las
condiciones de vida y el pensamiento que la juventud del barrio tienen actualmente. Para
ello AZGM ha diseñado una encuesta, acercándose en los últimos meses a institutos,
campamentos y cuadrillas y consiguiendo una muestra superior a las 150 respuestas.
Respecto al programa cabe destacar el sábado 15, donde se presentarán los resultados del
citado proceso (“AZ-ko Gazteok Batu”). Tras este habrá una comida (los tickets ya están a
la venta en Auzoenea) ambientada con bertsos, seguida de un torneo de grafitti y de varios
conciertos. Junto al sábado podemos destacar también la mesa redonda sobre una nueva
fase de lucha vecinal (jueves 13, a las 19:00 en Santa Ana) y el paseo sobre la vida y el
legado de German Rodriguez (domingo 16, a las 18:30 en Descalzos), asesinado por la
policía en los Sanfermines de 1978. Por último AZGM fomentará el ocio colectivo y
alternativo con partidos de basket 3×3 (¡en el Jito Alai, como no!) y un torneo de futbolín.
El movimiento juvenil anima a la participación en esta semana a jóvenes y no tan jóvenes,
para seguir construyendo comunidad y un movimiento vecinal fuerte y comprometido que
haga frente a la gentrificación, principal amenaza que la juventud trabajadora del barrio
tiene actualmente.

SUGARRA BUELTAN DA! GORA AUZOA, GORA GAZTERI LANGILEA!

Iritsi da Gazte Astearen III. edizioa!
Alde Zaharreko Gazte Mugimenduak (AZGM) joan den astean iragarri zuen aurtengo
GAZTE ASTEA ekainaren 12tik 16ra bitartean (asteazkenetik igandera) izango dela.
Edizio honetako gai nagusia (aurrekoetan espazio publikoaren pribatizazioa edo kontrol
sozialaren areagotzea salatu da) auzoko gazteek gaur egun dituzten bizi-baldintzei eta
pentsamenduari buruzko azterlanaren ingurukoa da. Horretarako, AZGMk inkesta bat
diseinatu du, azken hilabeteetan institutu, kanpaleku eta kuadriletara hurbilduz eta 150
erantzunetik gorako lagina lortuz.
Egitarauari dagokionez, hilaren 15ean, larunbata, aipatutako prozesuaren emaitzak
aurkeztuko dira (“AZ-ko Gazteok Batu”). Ondoren bazkaria izango da (txartelak salgai daude
jada Auzoenean), grafitti txapelketa eta hainbat kontzertu. Larunbatarekin batera,
auzo-borroka fase berri bati buruzko mahai-ingurua (osteguna, hilak 13, 19:00etan, Santa
Anan) eta 1978ko sanferminetan poliziak hildako German Rodriguezen (igandea, hilak 16,
18:30ean, Descalzosen) bizitzari eta ondareari buruzko ibilaldia ere nabarmendu ditzakegu.
Azkenik, AZGMk aisialdi kolektibo eta alternatiboa sustatuko du 3×3 saskibaloi partiduekin
(Jito Alaien, nola ez!) eta futbolin txapelketa batekin.
Gazte mugimenduak aste honetan parte hartzera animatzen ditu gazteak eta ez hain
gazteak ere, komunitatea eta gentrifikazioari aurre egingo dion auzo-mugimendu indartsu
eta konprometitu bat eraikitzen jarraitzeko.

SUGARRA BUELTAN DA! GORA AUZOA, GORA GAZTERI LANGILEA!