Un barrio donde cabe el mundo / Munduari zabaltzen zaion auzoa

Nahi dugun Alde Zaharra

Jende askok parte hartu dugu hamar puntu hauen lanketan. Horietan biltzen dira, zehazki, gure auzorako desio dugun geroa eta bizi nahi dugun tokia.

Hainbat elkarteren partaideak, Frantzisko Deuna Ikastetxe Publikoaren gurasoak, espazio komunitarioetan parte hartzen duten pertsonak, gazte nahiz heldu, liburutegiaren erabiltzaileak, haurrak, ziklistak eta oinezkoak... Guztiok gara Alde Zaharreko bizilagunak eta, AZ Ekimenaren iniziatibaz, gure iritzia eman nahi izan dugu datozen urteetan gure auzoak dituen erronka batzuen konponketaz.

Hamar puntu hauek gure pausoak bideratuko dituzte, zenbaitetan, posibleak izan daitezen bitartekoak eta errekurtsoak dituenaren aurrean aldarrikatzeko. Bestetan, gure kabuz lan egin, sortu eta eraikitzeko.

AZ dekalogoa:

  • Partaidetzarako espazio eta bide lotesleak sortzea, bertan auzokide guztien ahotsak kontuan har daitezen, haur eta gazteenak barne.
  • Haur eta gazteentzako aisialdi eta ikasketarako espazio komunitarioak eraikitzea edota garatzea, jolas libre eta naturalerako eremuak eta baita espazio estaliak ere.
  • Auzoko instalazio kulturalak, hezkuntzakoak eta kiroletakoak garatu eta hobetzea: Frantzisko Deuna Ikastetxe Publikoko patioaren estalkiko gelan gimnasioa sortzea, DBHko zikloa ezarri eta polikiroldegia eraikitzea eta Osasun Zentroan geriatria-zerbitzua abian jartzea (baita auzoko adineko pertsonen beharren azterketa ere).
  • Dauden espazio komunitarioak erraztu, errespetatu eta babestea, halaber, geroan auzokideen beharrei erantzuteko plantea daitezkeenak.
  • Auzokideen beharrei erantzuten, auzoko liburutegia hobetzea: larunbat goizean irekitzea, euskaraz kasu egiteko pertsonal gaitu eta nahikoa, fondo egokituak, erabilpen gehiagoko haur-liburutegia eta ikasteko gelak gehitzea, baita Alde Zaharreko beste eraikin publikoetan ere, Udaletxearen propietateak zein Nafarroako Gobernuarenak izanik.
  • Alde Zaharra ostalaritza eta hoteleko tokiak eta apartamentu turistikoentzat zonalde asea deklaratzea, baita ostalaritzari eragiten dion araudiaren benetako kontrola ere.
  • Etxebizitzarako gizarte-politika garatzea, barne hartuz: alokatzeko laguntzak (gazteengan eraginez) alokairu sozialak, alokairuen prezioak erregulatzea, eraikin publikoen erabilpen soziala eta gazteentzat, adinakoentzako kudeaketa publikoko pisuak, bizilagunen beharretarako egokiak diren beheko solairutako lokal publikoen auzoko erabilpena (bizikletako parkingak, aulkitxoak...).
  • Denda txikiak sustatu eta zaintzea, besteak beste, laguntzen bitartez.
  • Bide eskolar seguruak ezartzea, aldi berean, zentroan oinezkoekin mugikortasun modeloa sustatuz: oinezkoentzat jartzeko neurriak, trafikoaren murrizketa, Osasun Zentrora eta adinakoen espazioetara sarbideak hobetzea, garraio publikoetara ailegatzeko bus lantzadera, abiaduraren kontrola, ostalaritza eta auzokoen arteko bizikidetza...
  • Auzoko eta sare asoziatiboak erraztu, errespetatu eta babestea, jai-eremu jasangarri,
    feminista, euskaldun, ezberdin eta partizipatiboak antolatzeko.