Aldezar
Itsasontzi zabal bat, non batzen diren marinel gazteak, bela ugari eta norabide bakarra: hezkuntza aisialdian

- Helbidea: Calle Aldapa, 3-5
- Telefonoa: 679 507 610
- Emaila: asociacionaldezar@gmail.com
- Sare sozialak:
@aldezar_elkartea
Aldezar_Elkartea

Nor gara?
Aldezar auzo hobe bat eraiki nahi duten txiki, gazte eta hezitzaileok osatzen dugu. Azken hauek, oro har, Formakuntza Eskola Komunitariotik pasa gara eta lan komunitarioan sinesten dugu; auzotik eta auzoarentzat lan egitean, alegia.
Balore komunitarioetan oinarritzen den hezkuntza baten alde egiten duen elkartea gara eta duela 30 urte auzoko txikiekin eta gazteekin haien eskubideen defentsan dihardugu.


Zer egiten dugu?
Auzoenea gure erreferentziazko gunea izanda, astero kezkak, ideiak, desirak, adostasunak eta erabakiak elkarbanatzeko asanblada bat egiten dugu. Horrela, jarduera desberdinak antolatzen eta koordinatzen ditugu.
- Alde batetik, elkarteko hezitzaileok txiki, gazte zein familientzako asteroko jarduerak (kirolarekin, artearekin, ikaskuntzarekin… lotuta) antolatzen ditugu. Jarduera hauez gain, kanpaldiak (udaberrian eta udan) eta abuztuko ludoteka egiten dugu. Hauek guztiak Aldezarreko auzo proiektuko oinarri garrantzitsua dira.
- Halaber, auzoko beste kolektibo edota taldeekin sarean lan eginez, Alde Zaharrean eta urtean zehar hainbat ekintza soziokomunitario (Olentzero, Inauteriak, Auzoko Eguna, San Fermin Txiki…) prestatzen ditugu. Modu honetan, auzo eredu parte-hartzaile eta komunitarioa sustatu nahi dugu.
Laburbilduz, Aldezar Elkarteak bide desberdinak erabiliz, elkarrekiko zaintza bultzatuz eta txiki eta gazteendako gune seguruak sortuz, auzoan parte-hartzeko aukerak eta espazioak eskaintzen ditu.
Anima zaitez gurekin inguruak sortu, astindu eta eraikitzera!
