Alde Zaharra | Sare Komunitarioa
AZ, auzoaren alde auzoan bertan lanean
AZ Sare Komunitarioaren baitan, Iruñeko Alde Zaharreko hainbat proiektu, kolektibo eta norbanako daude, denen artean bizitzeko moduko auzo bat eraikitzeko, auzolanean.
Alde Zaharraren gaineko ikuspegi integrala oinarri, AZk auzotarren parte-hartzea ahalbidetzen eta egituratzen du, eta, halaber, haien eskaera eta beharrei erantzuteko beharrezko eraldaketa-prozesuak bideratu nahi ditu.
AZk, aldaketa horiek gauzatzeko, modu kolektiboan lan egiten du, elkarlaneko prozesuen eta proiektu estrategikoen araberako jardunaren bitartez. Elkarte eta auzotarren sareak berak erabakitzen du, auzo-jardunaldietan, zein proiektutan jardun behar duen AZk.

Sareak eratzen ditugu. Bat egiteko eta mintzatzeko guneak antolatzen ditugu. Zein auzo-eredutan bizi nahi dugun hausnartzen dugu. Auzo hori lortzea ahalbidetuko duten proiektu estrategikoak sustatzen ditugu, eta erraztasunak eta laguntza eskaintzen dizkiegu.
Urte hauetan eginiko jardunaldietan, proiektu hauek bultzatzea erabaki dugu, denon artean:
AZren lana posible da, batetik, auzotar askoren bultzada, parte-hartze, ahalegin eta ideiei esker, gauzak egiteko era honetan parte hartzen dutenez gero; eta, bestetik, kolektibo hauei esker:
- AUZOENEA. Auzoko zentro komunitarioa, auzoak auzorako egina.
- ALDEZAR. Aisialdiko hezkuntza Alde Zaharreko haurrentzat.
- ALDE ZAHARREKO JAI-BATZORDEA. Festa parte-hartzaile, herrikoi, berdinzale eta euskaldunen alde.
- FRANTZISKO DEUNA IKASTETXEKO GURASO ELKARTEA. Hezkuntza publiko eta kalitatezkoaren alde.
- Koordinatu, era informalean, auzoko proiektu nabarmenenak, auzo-jardunaldietan hautatuak; bakoitzak bere dinamika izanen du.
- Ekintza eta dinamika kolektiboak sustatu, aipatu proiektuak auzo-ereduaren gaineko ikuspegi integralaren arabera gara daitezen.
- Ahalbidetu hautaturiko proiektuek aurrera egitea eta beste batzuk sortzea, guztiek ere ikuspegi integralez erantzun diezaieten auzotarren behar eta eskaerei.
- Sareak sortu auzoko proiektu eta kolektiboen artean.
- Auzo-ereduari dagokionez, azterketa, elkarrizketa eta topaketarako esparruak sortu.
- Auzoko sare asoziatiboaren bitartekari eta ordezkari aritu erakundeen eta beste kolektibo batzuen aurrean.
- Auzoa egituratzeko eredu baten alde egin.
- Proiektu estrategikoak sustatu eta lagundu.
- AZ jardunaldiakantolatu, aldian behin, auzo-ereduaren definizioan aurrera egiteko eta garatu bitartean AZren laguntza jasoko duten proiektu estrategikoak hautatzeko.
- Bilguneak, topaketa orokorrak, taldea bera eta auzoa bultzatzeko, bai eta harremanak sendotzeko eta proiektura pertsona gehiago erakartzeko ere.
- Auzo-foroetan parte hartu.
- Prestakuntza-saioak antolatu, komunikazioaren eta AZko kolektibo eta proiektuei begirako beste gai batzuen gainean.








