Auzoa egiten, historia egiten

Alde Zaharreko auzo mugimendua (1976-2020)

1976. urtean Alde Zaharreko Auzo Elkartea jaio zen eta geroztik, prozesu eta egoera ezberdinetatik pasatu da, auzoa berak bezala. “Auzoa egiten, historia egiten” egitasmoak, 40 urte horiek baino gehiagoko historia berreskuratzea du helburu; Alde Zaharreko bizilagun zaharren, biztanleri gaztearen, zein auzoaren biztanleri berriaren ezagutzak azpimarratuz.

Elkarlanean, parte hartzean eta inklusioan oinarrituko den prozesu baten bidez egin nahi da; non auzoaren historiaren 45 urteak ikertuko eta berregingo diren. Hau guztia, kalitatezko material grafiko zein ikus-entzunezkoaren bilketarekin, edizioarekin eta lanketarekin gauzatuko da.

 

Proiektuaren urratsak

  • Iruñeko Alde Zaharraren ondare materiagabe kulturala eta soziala aztertzeko eta hedatzeko interesa duen talde motor baten sorrera.
     
  • 1976-2019 epean Iruñeko mugimendu sozialetan, eta batez ere Aldez Zaharreko Auzo Elkartean, izan diren gertaera esanguratsuen denbora lerro baten zehazpena.
     
  • Denbora epe honetako informazio gehienaren bilketa (elkarrizketak, testigantzen bilketa, dokumentuen bilketa, argazkien zein ikus-entzunezko materialen bilketa…)
     
  • Jasotako informazioaren analisia.
     
  • Jasotako informazioa izango duen eskuragarria izango den artxibo baten sorrera.
     
  • Kolektiboak, kalitatekoak eta publikoak izango diren material ikus-entzunezko eta grafikoen lanketa.
     
  • Lana honen emaitzen irudikapena liburu batean eta dokumental batean.
     

 

Helburuak

    • Alde Zaharreko gazteriaren eta auzokide berrien parte-hartzea sustatu eta lagundu auzoaren ondare kultural inmateriala berreskuratuz eta agerian jarriz. Ehundura sozialean dauden erakundeekin eta auzoaren bizilagun zaharrekin kontaktua erraztu.
    • Azken 45 urteetako Alde Zaharreko ondare materiagabe soziala eta kulturala berreskuratu, aztertu eta hedatu; auzokideen eta Auzo Elkartearen papera azpimarratuz.
    • Auzoaren parte izatearen sentimendua indartu, Alde Zaharraren eraldaketan ehundura sozialak eta herritarrek izan duten papera aztertuz.

 

Zenbait gertaera esanguratsu

Asko dira Alde Zaharreko eta bere auzo mugimenduko historian esanguratsuak izan diren gertaerak azkeneko 45 urte hauetan, eta hauek identifikatzeko eta dokumentatzeko beharra nabarmendu da. Gertaera gogoangarri eta momentu hauen artean, askok, Alde Zaharraren Auzo Elkartearen eta Auzo osoaren ibilbidean markak jarri dituzte eta jartzen jarraitzen dute:

  • “55 propuestas para 2005” topaketen burutzea.
  • 1998tik aurrera “El Casco Antiguo: un lugar para vivir – Alde Zaharra: bizitoki bizia” programazioaren inguruan egidako lana.
  • Administraritzarekin izandako harremana, eta lortutako esperientzia; batez ere Alde Zaharreko Mahaian, Urban prozesuan edo Agenda 21ean.
  • Auzoko beste eragileekin izandako harremana eta jaien, inauterien eta beste jardueren antolakuntzan lortutako urteen esperientzia.
  • Gaztelu Plaza edo Euskal Jai bezalako auzo aldarrikapenak.
  • Auzoenea Gune Komunitarioaren edo Alde Zaharreko plan komunitarioaren anbizio handiko proiektuen garapena.
  • AZ ekimena proiektuarekin uztardura.
  • Eta asko gehiago

Nola parte hartu

“Auzoa egiten, historia egiten” proiektuan parte hartzeko modu asko daude:

  • Proiektuaren definizioan eta bultzadan lanean dagoen talde motorrean parte hartuz
  • Materialen bilketan, analisian eta tratamenduan elkarlanean arituz
  • Memoria kolektiboa eraikitzen laguntzen duten testigantzak, argazkiak, bideoak, egunkari-zatiak… erantsiz
  • Proiektua hedatuz eta auzokideak parte hartzera animatuz

Edozein parte hartze modua aukeratuz gero, talde motorrarekin kontaktuan jar zaitezke ondoko posta elektronikoaren bidez: memoria@aldezaharra.eus

Babeslea:

Zerikusia duen dokumentazioa