Un barrio donde cabe el mundo / Munduari zabaltzen zaion auzoa

Auzolabeko taldea, babeserako materiala ekoizteko prest

Nafarroako Erizainen Elkargo Ofizialak oniritzia eman zuenetik, Auzolab-eko kideak aurpegia babesteko biserak ekoizten ari dira auzoko eta hainbat norbanakoen 3D inprimagailuetan, Ayuda Makers Nafarroa taldearekin koordinatuz.

Auzolab-en, gainera, bisera eredu berri baterako probak ere egiten ari dira laser ebakitzailea baliatuz, eta 3D-an inprimatutako biseretan pantaila babesgarri gisara erabiltzen diren azetatoak ere moztuko dira.