Un barrio donde cabe el mundo / Munduari zabaltzen zaion auzoa

Baditugu irabazleak

Alde Zaharreko super saskiek irabazleak dituzte. Annus horribilis hau zertxobait arintzeko, aurten Alde Zaharreko Saski Erraldoia 3 super saskitan bilakatu da. Bakoitzak auzoko kolektibo, merkatari, ostalari eta auzokideek emandako 90 produktu ditu. Era berean, zozketa honek oso beharrezkoa den diru ekarpena egin dio auzo mugimenduari, udalaren azken erabakien ondorioz bereziki.

Hemendik, bihotzez eskertu nahi diegu saskian lagundu duten saltokiei, boletoak saldu dituzten pertsontsonei eta horiek erosi dituzten guztiei. Urte berri on.