San Frantzisko Liburutegi Publikoaren kalitatearen alde lan egiten duen AZ Ekimenako taldea Iruñeko Udalari eta Nafarroako Gobernuari zuzendu zaie herritarrei eskainitako zerbitzuetan hobekuntzak eskatzeko. Zehazki, taldeak fondo berriak erosketaren hobekuntza eta larunbatetan liburutegia irekitzeko eskatu du.
Bi erakundeetara bidali dituen idatzietan, lantaldeak gogorarazi du San Frantzisko Liburutegia beste liburutegi batzuekin alderatuta hornidura prekarioan sortu zela, aldatu ez den egoera, eta, hortaz, ahalegin gehigarria egin behar da fondo bibliografikoa handitzeko eta hobetzeko. Nafarroako Gobernuak argitaratutako Liburutegi Zerbitzuko memorietatik datuak hartuta, taldeak adierazten du 2018an liburutegian 801 pertsona berrik eman zutela izena eta, 2020an, 490 (datu horretan pandemiari lotutako murrizketek eragin handia izan dute). Fondoen erosketak, ordea, kopuru horien oso atzetik joan dira eta, 2019 eta 2020 bitartean, San Frantzisko Liburutegiaren bilduman 419 dokumentu besterik ez zen gehitu. Taldeak bi erakundeei eskatu die fondoen erosketa inskripzio berrien erritmo berean hazteko gutxienez, eta gogorarazi die, gainera, ekainaren hasieran liburutegiak oraindik ez dituela jaso fondoak handitzeko Udalak agindutako beharrezko ekarpenak.
Lan taldeak Udalari zuzendutako aldarrikapen zahar bat azpimarratu du: larunbatetan liburutegia irekitzea. Ordutegi zabaltze horrek oso beharrezkoa den zerbitzua emango lieke auzoko gazteei eta baita asteburuetan hirigunera hurbiltzen direnei ere.
Nafar Gobernuaren erantzuna
Idatzia Nafarroako Gobernuari aurkeztu eta ia hiru hilabetera, Liburutegien Zerbitzuko zuzendariak AZ Ekimenako taldeari erantzun dio aitortzen “bere bildumen eta duen bisitarien kopuruaren arteko desorekari dagokionez, San Frantzisko Liburutegiaren egoera berezia. Egoera hau dagoeneko aldatu ezin ditugun liburutegiaren jatorritik eta aurreko jokaeretatik dator, baina arintzen saiatzen ari gara”
Fondoak erosteko partidei dagokienez, Liburutegi Zerbitzuak taldeari azaldu dio Iruñeko Udalak eta Nafarroako Gobernuak ematen dituzten “ohiko baliabide ekonomikoez gain”, aurten liburutegi guztiek Europako berreskuratze-funtsetatik datorren dirua jasoko dutela. San Frantzisko Liburutegiaren kasuan, 3.000 eurokoa izanen da, Iruñeko gainerako liburutegietan bezala. Zerbitzuko zuzendariak idazkian adierazi duenez, funts horiek berandu iristearen arrazoia da, “izapide administratiboak aurreikusitakoa baino gehiago atzeratzen ari direlako. Hala eta guztiz ere- jarraitzen du- San Frantzisko Liburutegiaren egoera beste batzuena baino beharrezkoagoa dela kontzientea izanik, beste 3.000 euro gehiago bideratuko ditugu aurten eta datorren urtean berriro errepikatzea espero dugu”.
