Un barrio donde cabe el mundo / Munduari zabaltzen zaion auzoa

Antzerki foroa: “Sarean korapilaturik ez / No te enredes”, urriaren 24an

  • Noiz: urriaren 24an, astelehena, 19:00etatik 20:00etara
  • Non: Sintagma plaza – Plazara! Zentro Komunitarioa (Ludoteka izanen da)
  • Antolatzailea: AZ Ekimena

Azken urteotan, mendekotasun berri bat sartu da gizartean, ez gizarte-desberdintasunak, ez generokoak ezta adinekoak ere bereizten ez dituena. Pantailekiko, Internetekiko eta sareak eskaintzen duen mundu zabalarekiko mendekotasuna da. AZ Ekimenak “Sarean korapilaturik ez / No te enredes” izeneko Antzerki-Foroa antolatu du. Urriaren 24an izango da, astelehena,19:00etatik 20:00etara, Sintagma Plaza aretoan, Plazara! Zentro Komunitarioan (Iruñeko Kale Nagusia, 31).

Doan eta interesa duen edonorentzat zabalik izango da eta txikientzako ludoteka izanen dugu ondoko gela batean. Eskertzekoa da Teatrolari antzerki taldeak antzelan hau sortu duela espresuki ekitaldi honetarako.

Mugikorrak, tabletak eta ordenagailuak gehiegi eta gaizki erabiltzeak sortzen dituen arazoak aztertuko dira antzezpenan. Askotan mendekotasuntzat hartzen ez den erabilera txarra da, ez baitu inolako substantziarik sartzen gorputzean. Gailu horiek eta Interneteko konexioa ia mundu guztiaren eskura daude eta ezinbestekotzat jotzen ditugu eguneroko bizitzan aritzeko, baina, Interneteko konexioak onura eta abantaila ugari izan arren, baita mundutik, pertsonetatik, familiatik eta bizi garen errealitate sozialetik aldentzen gaituen elementu bihur daiteke ere. Teatro-Foro honek gai horri buruz hitz egingo du eta parte-hartzaileek zuzenean parte har dezakete.