Un barrio donde cabe el mundo / Munduari zabaltzen zaion auzoa

Aniztasunaren zaporea. Alde Zaharreko postreak II

Munduko postreak Alde Zaharrean

Alde Zaharreko ikuspegi integral batetik, AZ Sare Komunitarioak auzokideen parte-hartzea erraztu nahi du, gure beharrei erantzunez eta auzotasuna eraikiz. Aurkezten dugun proiektu hau “Aniztasunaren zaporea. Alde Zaharreko postreak”, 2021eko apiriletik egiten ari da eta herritarren aniztasuna lehen mailan jartzearen apustua da.

Ohikoa da kultura desberdinetako pertsonen arteko bizikidetza-zailtasunetan oinarritutako analisiak entzutea edo irakurtzea, aurreiritziz beteriko analisiak izanda zorroztasunik gabekoak eta askotan, manipulatuak daudenak. Honekin lotuta, ekarpen txiki hau egin nahi dugu sortzen diren mezuen aurreiritzi okerretatik aldentzeko. Halaber, biztanleria migratzailea helburu gisa eta ez protagonista gisa, erakusten duten jarduerak egitetik ihes egiteko.

Hizkuntzen, kulturen, sinesmenen, adinen eta baldintzen aniztasuna aberastasun gisa ulertzen dugu. Horretarako, ezagutzea lehen pausua izatea ezinbestekoa dela iruditzen zaigu. Aniztasuna, garapen pertsonala, soziala eta auzo mailakoa hazteko aukera ematen digu. Ekintza ezberdinak egiten jarraituko dugu postrearen edo beste edozein janari motaren inguruan, inguru ireki eta auzotarrean. Horrek, elkar ezagutzeko eta nahi izan ezkero, elkarren artean harremanak sustatzeko aukera berriak ematen dituzten topaketa atseginak eskainiko digu. Alde Zaharrean bizi garen edo alde zaharrera joaten garen emakume zein gizonei, hainbat herrialdeetako elikagai edo errezeten inguruan elkartzeko aukera ematea, jatorrizko herrialde horietan barrena bidaiatzea ahalbidetuko du. Beste lekuetako zaporeak partekatuko ditugu eta horrekin batera, bertako ohiturak, musika eta hizkuntzak ezagutu. Janaria aitzakia izanda, nola hitz egiten dugun, ze hizkuntzatan mintzatzen garen, gure ahotsak nola entzuten diren, barre egiten dugun, nola idazten dugun, ze musika inspiratzen digun eta sukaldean egiten duguna azaleratzeko aukera paregabea da.

Pasaden urtean, hamabost postre baino gehiago dastatu genituen, topaketa informalak egin ziren, hainbat jaiegun ezberdin burutu ziren eta proiektuaren inguruko dokumental bat gauzatu zen, auzoko web gunean ikusi daitekeena. Plazara!-n, prozesuaren argazki erakusketa eta proiektua ezagutarazteko hainbat topaketa antolatu ziren. Aurten ez gara atzean geratu, auzo gisa hazten jarraitzen dugu. Ekimen honen inguruan, lanketa talde bat osatu da, egonkorra izan nahi duena eta topaketa informalak baita antolatuta dauden jarduera ezberdinak egin nahi dituena. Prozesu guzti honetan, auzoko entitate eta erakunde sozial eta komunitarioak, instituzioak, komertzioak eta auzotarrak parte hartu dute. Gaur egun, hamabi herrialde ezberdinetako hogei pertsona baino gehiago zuzenean parte hartzen ari gara proiektu honetan.