Un barrio donde cabe el mundo / Munduari zabaltzen zaion auzoa

San Ferminak urte osoan

Ekitaldien saturazioa eta auzoan bizi diren pertsonei sortzen dizkieten eragozpenak dira Iruñeko Udalaren argudioak Alde Zaharreko kaleetan auzo‐mugimenduaren jarduera eragozteko. Udal horrek berak otsailaren 2rako aire zabalean kontzertuak antolatu ditu, gauera arte. Eta auzoko kaleetan ibiliko den DJ bat kontratatu du. Ostegun batean. Prentsa‐oharrean azaltzen duenez “… Sanferminak urte osorako erakargarri bihurtzera begira eta ez bakarrik 6tik 14ra”. Eta kalejira deitzen dio.

Alde Zaharrak eta bere bizilagunek urteak daramatzate eremu publikoaren pribatizazio prozesu biziaren ondorioak eta auzo‐ereduaren narriadura jasaten, Iruñeko Udalak bultzatu eta sostengatutakoa. Bere apustua argia da: Alde Zaharra interes ekonomikoengatik eta interes ekonomikoentzat, non, gainera, bizilagunen ekimena galarazi eta zigortzen den. AZ Sare Komunitarioaren apustua baita argia da ere: Alde Zaharra bertan bizi diren pertsonek kaleak auzoa egiteko erabil ditzaten eta ez negozioa. Horregatik, AZ Sare Komunitarioak Udalak programatutako ekimenaren eta bultzatu nahi duen auzo‐eta‐hiri ereduaren aurka dagoela agertu nahi du.