Urria heldu da eta berriro ere Auzoaren Jardunaldiak antolatu ditu AZ Sare Komunitarioak, hainbat kolektibo eta Iruñeko Alde Zaharreko bizilagunak biltzen dituena. Hitzordu honek gure bizilagunei eragiten dieten zailtasunei eta, bereziki, gentrifikazioaren eta gero eta masifikazio handiagoaren ondoriozko arazoei irtenbide adostua ematea du helburu. Topaketa hauetan auzotarrek sustatzen duten jai ereduari buruz ere eztabaidatuko dugu, besteak beste.
Auzoko Jardunaldiek auzotarren eta sare komunitarioaren arteko elkargunea izan nahi dute, Alde Zaharreko biztanleek dituzten zailtasunak bertatik bertara ezagutzeko eta irtenbide kolektibo baten alde dagoen amorrua eta nahigabea bideratzeko. Gure auzoa hain aldaketa prozesu handian dagoen honetan, inoiz baino beharrezkoagoa da auzoan antolatzea.
Jardunaldiak urriaren 20an, ostirala, hasiko dira 17: 30etatik aurrera San Frantzisko Eskoletan eta larunbatean 10: 30etatik aurrera jarraituko dute.
Alde Zaharreko jendeak gorriz markatu beharreko hitzordu garrantzitsua.
