Un barrio donde cabe el mundo / Munduari zabaltzen zaion auzoa

Plazara!: 2019-2020rako ekitaldiak eskatzeko epea

Lan haundia izan dugu azken urteotan Redin-Cruzat aintzinako jauregia Plazara! Gune Komunitario Soziokultural bihurtzeko, baina martxan da jadanik eta orain hasiko den ikasurte mardul eta partehartzailea lortu nahi dugu.

Horretarako, iraila osoan epea dugu irekita edonork (bai pertsona batek baita elkarteek ere, eta Alde Zaharrekoa edota Iruñekoa izanez) bere proiektua aurkezteko Gune Komunitario honetan osatzeko, ekitaldi iraunkorra izanez gero (kurtso edota urte osorako, hiruhilabeterako, etabar). Horrela, gela eta ordutegi ezberdinak bana ditzakegu modu eraginkorraz.

Ekitaldi puntualak eskatzeko, urte osoan irekita izango da epea, gelen erabilgarritasunen arabera.

Ekitaldi edota proiektu Plazara!n osatu nahi baduzue, irentsitako "eskaera fitxa" bete ezazue lehen baino lehen eta bidali helbide honetara eta zuekin harremanetan jarriko gara.

www.plazara.org web orrian ere aurkituko duzue fitxa berbera.

Eskaera fitxa

*PLIM! Piztu zure burutazioa komunitate beratik sortutako proiektuan.

*PLIM! Plazara! Gune Komunitario Soziokulturala argiz blai.

 

*¡PLIM!* Aporta tu idea a este proyecto surgido desde la propia comunidad.

*¡PLIM!* Llenemos de luces el Centro Comunitario Sociocultural Plazara!