
Azkeneko urteetan, higiezin burbuilarekin batera, pisu turistikoak biderkatu egin dira eta honek pisuen alokairua asko igo egin du. Beraz, auzoko bizilagunek gero eta zailago dute pisu duin bat aurkitu edota mantentzeko.
Arazo honen aurrean, bizilagun asko antolatu dira egoera hau modo desberdinetan salatzeko. Izan ere, bizilagun askok pisu turistikoz mozorrotuta dagoen espekulazioa eteteko irtenbide bat aurkitu dute.
Aukera berri hau estatutuen modifikazioan datza, zeinetan puntu bat atxikitzen den, non espreski debekatzen da lehenengo solairuetan pisu turistikoak jartzea.
Komunitate askok estatutuetan modifikazio hau jadanik egin dute. Beraz, haien eraikinetan ezin dira legalki turistentzako pisuak ipini.
Esperientzia positibo hauek ikusita, zuen komunitateko bizilagueni hau egiteko proposatzera animatzen zaituztegu.
Gutxi batzuek etekina atera dezaten truke, etxebizitza duin bat lortzeko eskubidea eragotzen dute, gazteek etxetik ateratzeko aukera zailtzen dute, gure bizilagunak auzotik kanporatzen dituzte, etab. Labur esanda, gure auzo ereduaren kontra dagoelako, guk argi daukagu: pisu turistikoak Alde Zaharretik kanpo!
