Bi astetan, ehunezko 600 maskara baino gehiago banatu dira Iruñeko Alde Zaharrean, AZ Ekimenaren zaintza-sarearen bitartez. Sare horretako boluntarioek josi dituzte maskarak.
Maskarak hainbat saltokiri eta esku-hartze sozialerako proiektuei eman izan dira, eta joan den asteazkenean 460 merkatuan banatu ziren.
Sareak martxan jarraitzen du eta josten jarraitzen dugu; parte hartu nahi baduzu edo behar jakin bat baduzu, harremanetan jar zaitezke email bidez (zaindu.az@gmail.com) edo hurrengo telefono zenbakian: 606 248 124, edo .
Argazkiak: Foku
