Osasun-larrialdia hasteaz bat, Auzolab kolektiboa azkar jarri zen martxan babes-materiala sortzeko, Auzoenean ziren 3D inprimatzaileak eta laser ebakitzailea erabiliz. Lehenengo hiru asteetan, taldea zentratu zen, Erizainen Elkargoarekin koordinaturik, osasun-langileak hornitzeko babesteko ekipamenduen ekoizpenean eta gizarte zerbitzuak bezalako hainbat arlotako beharrei erantzuten. Hiru aste horietan, helbideetara eramandako 600 bat bisera egin ziren 3D inprimatzaileak (kolektiboaren bat eta bi partikularrak) erabiltzen eta, lehenengo bi asteetan, kolektiboaren eta ekarpen partikularren materialak. Hirugarren astetik aurrera, material horiei gehitu zitzaien hainbat institutuk eta Erizainen Elkargoak ekarritakoa.
Auzolab taldearen partaideek Auzoenean dagoen laser ebakitzaileek dituen aukerak baita aprobetxatu dute ere eta, hau erabiliz, moztu egin dute aurpegiko pantailak osatzean biseretan muntatzen zen azetatoa. Osotara, taldeak 1.000 pantaila inguru moztu ditu, gehienak Erizainen Elkargoa, osasun-langileak eta eskatu duten beste hainbat kolektiboen artean banatu direnak. Kasu honetan, pantailak ekoizteko erabili den materiala- 1.000 x700mmko azetato-xafla- Lizarrako enpresa batek oparitu zuen.
Nafarroan, makina partikular nahiz kolektiboak erabiliz, 22.000 aurpegiko pantaila baino gehiago egin dira. Lehenengo estualdiak pasata, molde bat egin zen industrial mailan eta kantitate handitan ekoizten ahalbidetu zuena, 2.000 inguru pantaila egunean. Beraz, aurpegiko pantailen beharra beteta, CV19_FAV_Navarrak, partikularrek eta kolektiboek aurrera eraman duten ekoizpena koordinatu duena, produkzio masiboa gelditzea erabaki zuen. Egoera honen aurrean, Auzolabek aurpegiko pantailak egiten jarraitzea erabaki zuen, lasaiago, udalak, komertzioak, gizarte-jantokiak, kolektibo zaurgarriak eta Iruñerriko beste hainbat entitateen beharrak eta eskaerak betetzeko, izan ere, esposizio maila handian lan egiten ari diren pertsonak baitira eta pantailak eskatzen dituzte. Bigarren fase horretan Auzolabek 200 bat pantaila banatu zituen.
Duela 15 egun geroztik, taldeak erabaki du auzoan lana ardaztea. Etortzear zegoen aldaketa eta, ondorioz, Alde Zaharrean pertsona asko lanean hasi eta komertzio eta lokalak berriz zabaldu behar zirela ikusita, kolektiboak Merkatarien Elkartearekin kontaktuan jarri zen 130 pantaila eskaintzeko, Auzolabeko kideak eskatzen dutenen artean banatzen ari direnak.
Pantailak eskatzeko: auzolabs@gmail.com

