Horrenbeste lagun izatea luxu hutsa da, baina hainbatetan horrek gauzak apur bat korapilatzen ditu. Horrenbeste izatea gogoz lanean, ideiak sortzen, milaka modutan parte hartzen, argazkiak egiten, posta elektronikoz bidaltzen, whatsappez, editatzen, erlojuaren aurka mosaiko erraldoi bat sortuz… Guzti hau atsegina da, baina abaguneak sortzen ditu modu batean edo bestean hanka sartzeko. Beraz, berriz ekin diogu lanari, lasaitasunez, eta mosaiko berri bat prestatu dugu aurpegi gehiagorekin.
Eskerrik asko zure argazkia bidaltzeagatik. Zure burua ilusioz bilatzeagatik (aurkitu baldin baduzu edo ez) Auzoko Egun berezi honetan elkartu gintuzten mosaiko erraldoietan. Falta zirenen argazkietaz abisatzeagatik. Berriz zure burua bilatzeagatik. Gehitzen, egunero gehiago izan gaitezen, bai mosaikoan eta baita amesten dugun Alde Zaharra eraikitzeko lanean.

