Un barrio donde cabe el mundo / Munduari zabaltzen zaion auzoa

Aldezar, auzotik auzoarentzat

Udaletxeko gobernutik “COWORKIDS” programaren aurkezpenaren harira Aldezar elkartearen irakurketa

Urteak daramatzagu auzoetan auzokideon beharrei erantzungo dion auzo eredu bat bultzatuz, eraikuntza komunitarioaren bitartez. Prozesu honetan, auzokideok auzo elkarteak sortu genituen eta eginiko lanaren ondorioz, udalaren haurtzaro eta gazteriaren prebentzio zerbitzua gure gain hartzea lortu genuen. Aspalditik daramagu zerbitzu hau ikuspegi lokal, hurbil eta integratzaile batetik garatzen, txiki eta gazteen ahots eta beharrei garrantzia emanez.

Orain, pasaden ostegunean, udaletxeko gobernuak aipatutako lana ordezkatzeko “COWORKIDS” programa aurkeztu zuen. Honen bitartez, gaur egungo haurtzaro eta gazteriaren prebentzio ekintza komunitarioko zerbitzuak desegin eta modelo zentralizatu eta murritzago batengatik ordezkatu nahi ditu.

Esan beharra dago erabaki honek ez duela inolako irizpide teknikorik, ez dela udaletxeko gizarte zerbitzuetako ezta gure zerbitzuan lan egiten duten teknikariekin kontsultatu. Udal gobernuak unilateralki hartutako erabaki bat izan da, 20 urte baino gehiagoko herri sareei inongo garrantzirik eman gabe.

Mugimendu hau pasaden udan auzo elkarteen lanaren kontrako erasoaren jarraipen bezala ulertzen dugu, zeinak aldi berean zerbitzuaren murrizketa bat ekarriko duen. Murrizketa hau defendatzeko udal gobernuak auzo guztiengana ez garela heltzen argudiatzen du, honen aurrean gure ikuspegia honakoa da: Gaur egun existitzen den eta funtzionatzen duen zerbitzu hau Iruñeko auzo guztiek ez izatea, gobernuaren borondate ezarengatik izan da, izan ere, auzo horietan jada lerro horretan lan egiten ari diren elkarteak existitzen baitira.

Zenbait datu
Coworkids    Eredu komunitarioak
Teknikari sozialak    17 32
Hezitzaile bolondresa    ? 716
Partaide iraunkorrak    ? 2.781
Partaideak urtean zehar    ? 10.715

 

AUZOKIDE! Honengatik guztiagatik, guztion artean eraiki dugun auzo eredu eta praktika komunitarioa defendatzera deitzen zaitugu. Auzotik auzoarentzat ekoitzitako eta urteetan zehar landutako zerbitzu batengatik borroka dezagun! Eredu zentralista eta murrizketen aurrean gure eredu herritar eta hurbila ardatz hartuz.

ADI HURRENGO MOBILIZAZIOETARA…

Argazkia: Beñat Goia