Un barrio donde cabe el mundo / Munduari zabaltzen zaion auzoa

Abenduaren 18an, dokumentala eta solasaldia: auzoak zirt edo zart egiteko unea

Konfinamendu garaian, Alde Zaharrean, azkar batean sortu ziren behar gehien zituzten auzokideei laguntza emateko zaintza sareak. Orduan egindako lan guzti hori, ostiralean ikusi ahal izango dugu, hilaren 18an, Labrit pilotalekuan AZ Ekimenak proiektatuko duen dokumentalean.

Emanaldia eta gero, solasaldia egongo da auzo mugimenduak Alde Zaharraren une erabakiorretan izan duen paperaren inguruan. Iraganaz hitz egingo dugu, baina baita orainaz eta etorkizun ezezagunak dakarkigunari buruz ere. Dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia elkagune bat sortzeko helburuarekin antolatu dira. Atzera begira, auzo mugimenduak duen indarraz jabetzeko, eta bulkada horrekin, bizi nahi dugun auzoa birpentsatu eta norabide horretan bidea egiteko.

Zaintza sareen lana ere ikusgai egongo da Santa Ana plazan abenduaren 14tik 20ra, bertan kokatu den argazki erakusketan.

Inprimaki hau betez, aurretik izena eman behar da ostiralean 17:30etatik 20:30etara Labrit pilotalekuan egingo diren proiekzio eta solasaldian parte hartzeko. Edukiera mugatua da eta uneoro errespetatuko osasun egoerak eskatzen dituen neurriak eta distantziak.

Dokumentala eta solasaldia:

  • Abenduaren 18an, ostiralean, 17:30etatik 20:30etara, Labrit pilotalekuan
  • Izena emateko inprimakia

Argazki erakusketa

  • Abenduaren 20ra arte
  • Santa Ana Plazan

Argazkia: Ekinklik