Un barrio donde cabe el mundo / Munduari zabaltzen zaion auzoa

Alde Zaharreko Jai Batzordeak San Fermin Txikito jaiak bertan behera utzi ditu

San Fermin Txikiko azken txupinazoa, 2019an (Idoia ZABALETA | FOKU)

Alde Zaharreko Jai Batzordeak San Fermin Txikiko jaia bertan behera utzi eta jaiari legokiokeen datetan, irailaren amaieran, jai giroari loturiko inolako jarduerarik ez antolatzea erabaki du. Aste honetan gauzatutako bilera batean, Jai Batzordeko hainbat kidek erabakia helarazi diote Iruñeko Udalari. Iaz egin zen bezala, Jai Batzordeak bizilagunen osasuna eta ongizatea lehenetsi du, jaiak baldintza ziurretan gauzatu daitezkeen arte atzeratuz.

Kultur Jarduerak / Jarduera KulturalakIrailaren 23 eta 27 bitartean, Alde Zaharreko bizilagunek, Jai Batzordea antolatzen dabilen hainbat jarduera kulturalez gozatzeko aukera izanen dute. Datorren egunotan aurkeztuko diren jarduera hauek, Alde Zaharreko bizilagunei zuzenduak egonen dira, ez dute jai kutsurik izango eta ziurtasun neurri guztiak errespetatuz gauzatuko dira.