Un barrio donde cabe el mundo / Munduari zabaltzen zaion auzoa

Osasun zentrora, oztoporik gabe!

Osasun -zentroa defentsarako AZko taldeak eta Iruñeko Alde Zaharreko bizilagunek Osasun Kontseilaritzari berriro eskatzen diogu osasun- zentroan sartzeko oztopo arkitektonikoen arazoa konpontzeko irtenbidea.
2020ko urrian sarrera hobetzeko lanak egin behar ziren, baina azkenean ez zen hala izan.
Gaia gelditu eta atzeratzeaz gain, Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritzarekin egindako bileraren ondoren, auzoan konpondu gabe luzaroan sufritzen dugun arazo bat kentzeko borondaterik ez dagoela iruditzen zaigu.

AZtik ezin diogu garrantzirik kendu gai honi eta hainbat aukera aztertu ditugu.
Horietako bat:

Kaldereria kaletik ere sartzea (bi sarbide, beste osasun-zentro batzuetan bezala) lehendik dagoen atetik, atezain automatiko batekin sarbide horretan langilerik behar ez izateko, gaur egungo administrazio-puntutik bideokamera bidez kontrolatu litekeena.

Gure ustez aukera hori egokia izan liteke dagoen sarbide-arazo larria konpontzeko eta, gainera, horretarako egin beharreko lanak oso txikiak izango lirateke, lehendik dagoen sarbidea egokitzea baino ez litzatekeelako izango.

Gure osasun-zentroan era guztietako pertsonentzako sarrera irisgarriak ezartzea betebeharra da.
AZeko osasun-taldetik pertsona guztientzako auzo irisgarria lortzeko borrokan jarraituko dugu.

Iruñean, 2021eko urriaren 21an