- Urtarrilaren 7an
- 19:00etan
- Plazara! zentro komunitarioan, Sintagma aretoan
"Alde Zaharra: aniztasunaren zaporea" dokumentalak beti adierazteko gunerik aurkitzen ez duten testigantzak agerian jartzen ditu. Munduko hainbat lekutan jaiotako pertsonak dira, leku komunetan topatzen direnak: oroitzapenen zaporea eta Alde Zaharreko bizilagun gisa izandako esperientziak.
Proiekzioa urtarrilaren 7an izango da, 19:00etan, Plazara! Zentro Komunitarioko Sintagma aretoan.
Gerturatzen direnek argazki-erakusketaz eta errezeta-liburuaz gozatu ahal izango dute. Izan ere, bi horiek, ikus-entzunezkoarekin batera, funtsezkoak baitira guztiok identifikatuta sentituko garen erakusketan.
AZ Ekimena elkartea pozik gelditu da ekimen honen emaitzarekin. Ekimen honen helburua jatorri ezberdinetako auzotarrengana ailegatzea zen, arrazoi ezberdinengatik Alde Zaharreko baliabide komunitarioak, auzoko denda batzuk eta Alde Zaharreko auzo-prozesuak ezagutzen ez zituztenak.
Azkenean, bi bidetako ikasketaren ibilbidea izan da, eraginkorra dela erakutsi duena, postreak egitearen bitartez topaguneak sortu baititu, izan ere, herritarren arteko topaguneek pertsonak ahalduntzen baitituzte eta kolektibitatea sortzen dutelako. Pandemiaren ondorioz murriztu diren elementuak.
Abuztuan hasi zen ibilbide hau eta urrian une gorena izan zuen Piparrika baratze komunitarioan postreak dastatzeko topaketa izan zenean. Abenduan inauguratu zen erakusketa eta ostiralean ekitaldia itxiko duen dokumentala estreinatu zen.
Iristen diren lehen pertsonek postreen errezeta-liburua jasoko dute. Hala ere, ikus-entzunezkoa eta aldizkaria denen eskura jarriko dira www.aldezaharra.eus webgunearen bidez.
Halako aho-zapore ona geratu denez, seguruenik ekimen komunitario gehiago sortuko dira auzoan kulturartekotasunaren alde.
Horrela, AZ Ekimenak, Kultura arteko Bizikidetzarako eta Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Ayllu Zerbitzuarekin lankidetzan, bultzatutako proiektuaren lehen etapa itxi da.
Trailerra: https://youtu.be/MIVMRbpj-AY
