Un barrio donde cabe el mundo / Munduari zabaltzen zaion auzoa

Mintzaldi-tailerra “Hasi berriz. Pantailekiko mendekotasunari buruzko tailerra/Resetéate.Taller sobre adicción a pantallas” AZ Ekimenak antolatuta

  • Noiz: ekainaren 13an, astelehena, 19:00etatik 20:30era
  • Non: Maiatzeko plaza – Plazara! Zentro komunitarioaÇ
  • Antolatzailea: AZ Ekimena

Azken urteotan, mendekotasun berri bat sartu da gizartean, ez gizarte-desberdintasunak, ez generokoak ezta adinekoak ere bereizten ez dituena. Pantailekiko, Internetekiko eta sareak eskaintzen duen mundu zabalarekiko mendekotasuna da. AZ Ekimenak “Hasi berriz. Pantailekiko mendekotasunari buruzko tailerra/ Resetéate. Taller sobre adicción a pantallas”Hitzaldi-tailerra antolatu du. Ekainaren 13an izango da, 19:00etatik 20:30era, Maiatzeko Plaza aretoan, Plazara! Zentro Komunitarioan (Iruñeko Kale Nagusia, 31). Tailerra, doan eta interesa duen edonorentzat zabalik, ludopatien prebentziorako Aralar elkarteko psikologo batek emango du.

Mugikorrak, tabletak eta ordenagailuak gehiegi eta gaizki erabiltzeak sortzen dituen arazoak aztertuko dira tailerrean. Askotan mendekotasuntzat hartzen ez den erabilera txarra da, ez baitu inolako substantziarik sartzen gorputzean. Gailu horiek eta Interneteko konexioa ia mundu guztiaren eskura daude eta ezinbestekotzat jotzen ditugu eguneroko bizitzan aritzeko, baina, Interneteko konexioak onura eta abantaila ugari izan arren, baita mundutik, pertsonetatik, familiatik eta bizi garen errealitate sozialetik aldentzen gaituen elementu bihur daiteke ere. Honi buruz eta Internetekiko eta pantailekiko mendekotasuna detektatzeko eta horri aurre egiteko moduaz hitz egingo dugu Aralar elkarteko psikologoarekin ekainaren 13an.