Pelikula bat auzoan: otsailaren 17tik 20ra, inauteriak Alde Zaharrean

;   Deskargatu programa osoa “Argiak, kamerak, ekin! Pelikula bat auzoan” gaia aukeratuta ospatuko ditu Alde Zaharrak aurtengo inauteriak, otsailaren 17tik 20ra. Gai horren bitartez, inauterietako jardueren antolatzaile den Alde Zaharreko Jai Batzordeak, zinemaren munduko pertsonaiez mozorrotzera deitu nahi ditu auzoko bizilagunak, auzoko kaleetan ugaritzen doazen bideozaintzarako kamerak salatzeaz gain.

Continue reading

San Ferminak urte osoan

Ekitaldien saturazioa eta auzoan bizi diren pertsonei sortzen dizkieten eragozpenak dira Iruñeko Udalaren argudioak Alde Zaharreko kaleetan auzo‐mugimenduaren jarduera eragozteko. Udal horrek berak otsailaren 2rako aire zabalean kontzertuak antolatu ditu, gauera arte. Eta auzoko kaleetan ibiliko den DJ bat kontratatu du. Ostegun batean. Prentsa‐oharrean azaltzen duenez “… Sanferminak urte osorako

Continue reading