Iruñeko Udalak %20 murriztu ditu herritarren parte-hartzeko dirulaguntzak
Apirilean, dagoeneko elkarte askok beren jarduerak garatzen hiru hilabete baino gehiago daramatzatenean, Iruñeko Udalak 2023rako dirulaguntzen deialdia argitaratu du irabazi-asmorik gabeko elkarte eta entitateentzako, zeintzuk herritarren partaidetzako, herritartasun aktibo eta gizarte-egituraketako jarduerak egiten dituzten. Inplikatutako entitateei aldez aurretik ezer azaldu gabe, aurtengo partida guztia %20 murriztu da, 2022ko 500.00 eurotik 2023ko 400.00

