Deskargatu errezeta liburua edo online ikusi
Itzuli gara! Eta oso pozik gaude berriz ere Aniztasunaren zaporea errezetaliburua aurkezten dugulako, Alde Zaharrean elkarrekin bizi garen auzokideok zein taldeek gure herriko edo jatorrizko herrialdeetako errezeta gozo nahiz gazi goxo-goxoak partekatzeko. Errezeta-liburuxka hau proiektu zabalago baten parte da eta janariaren inguruan ardazten diren beste jarduera batzuk ditu, esaterako norberak ekartzen duen platerarekin Piparrika auzobaratzean igande batez elkartzea; gerran dauden herriekiko elkartasunezko askaria Matalaz gazteen lokalean edo Plazara! auzo-eraikinean urte bukaeran eginen den argazki-erakusketa.
Espero dugu zuen gustukoa izatea eta guk adina gozatzea.
Eta jarrai dezagun Alde Zaharra elkartasunetik eta hurbiltasunetik eraikitzen!
