Txupinazoa, San Fermin Txikiko jaiak iragartzeko aukeratutako unea
Beñat Preciado Hernandezen “Jaietan bizi”, eta Arhane Lasa Jimenezen izenbururik gabeko lanak izan dira aurten irailaren 26tik 28ra ospatuko diren San Fermin Txikiko jaiak iragartzeko aukeratu diren kartelak. Bai Beñatek (15 urtetik gorakoen kategorian irabazlea), bai Arhanek (adin horretatik beherakoen kategorian irabazlea) txupinazoaren unea aukeratu dute haien diseinuen elementu nagusi


