Bi kategoria daude: 15 urte baino gutxiagokoentzat eta 15 urtetik gora- Lanak abuztuaren 17an eta 18an Auzoenean entregatu beharko dira
Alde Zaharreko Jai Batzordeak, irailaren 25etik 27ra ospatuko diren San Fermin Txiki 2026 jaiak iragartzeko kartela aukeratzeko lehiaketa antolatu du. Bi kategoria badaude, bata 15 urte baino gutxiagokoentzat eta bestea 15 urtetik gora. Jai Batzordeak aurre-hautaketa bat egin ahal izango du lehiaketara aurkeztutako lanen artean. Aurre-hautatutakoen artean, sistema misto baten bitartez aukeratuko da kartel irabazlea: herri bozkaketa (%40), aditu talde baten balorazioa (%40) eta Jai Batzordearena (%20).
Lehiaketan parte hartu nahi dutenek abuztuaren 17an eta 18an entregatu beharko dute beraien lana, 18:00etatik 20:00etara, Auzoenean (Aldapa kalea 3-5, behea). Kartelak A3 neurrikoak izan beharko dira, plika-sistema bidez aurkeztuko dira eta euskarri fisikoan entregatuko dira. Bestalde, 15 urtetik gorako parte-hartzaileek kartela formatu digitalean ere eduki beharko dute, beraien kartela aukeratzen bada, Jai Batzordeari emateko. Lehiaketan ez dira onartuko adimen artifizialaz sortutako kartelik.
Bi sari emanen dira, 15 urte edo gehiagoko parte-hartzaileen kategorian, kartel irabazleak 400 euroko saria eta 50 euroko bono jasoko du Santo Domingoko azokan gastatzeko. Eta 15 urtetik beherakoen kategoriako saria 100 euroko balea izanen da, jaien programan iragartzen diren auzoko edozein saltokitan gastatzeko.
Kartelek bete behar dituzten baldintza eta betekizun guztiak lehiaketaren oinarrietan ezarrita daude. Betetzen ez dituzten proposamenak zuzenean deusestatuko dira.
