Bizitzeko Alde Zaharra

Bizi eta atseden hartu ahal izateko moduko auzoa

 

AUZOA, SALGAI

Lehengo Unzu Etxean aterpetzar bat eraikitzeko proiektua ez da asmo isolatua, baizik eta Iruñeko Alde Zaharra azkeneko urteotan bizi izaten ari den pribatizazio-, masifikazio- eta degradazio-prozesuaren zuzeneko ondorioa eta elementurik agerikoena. Prozesu horrek, beste gauza batzuen artean, hauxe eragin du:

  • Interes pribatuen aldeko negozioak neurririk gabe hedatzea.
  • Alokatzeko etxebizitzak garestitzea eta xede turistikoetara -ez bizileku izatera- bideratutako ostatu pribatuak areagotzea.
  • Biztanle-kopurua murriztea. 2006an ostalaritzari bide eman zitzaionetik, auzoko biztanleria osoa % 12,5 murriztu da. Bost urtetik beherako haurrei eta bizilagun etorkinei dagokienez, berriz, auzoan % 35,5 eta % 42,8 gutxiago daude, hurrenez hurren.
  • Ekitaldiak pilatzea. Horietako asko merkataritzarekin lotuta daude.
  • Esparru publikoaren erabileraren pribatizazioa.

Dinamika horiek guztiek kalte egiten diote auzoari, bai eta bizileku-funtzioari, bizikidetzari, harremanei eta Alde Zaharraren nortasunari ere.

Ekintzak

  • Auzo-batzarrak. Aurrenekoa 2017ko azaroan izan zen.
  • “Bizitzeko Alde Zaharra / Casco Viejo Para Vivir” manifestua idatzi zen, eta atxikimenduak jaso ziren. Talde edota erakunde hauek egin genuen bat adierazpenarekin: F.A.R.R.U.K.A.S., Alde Zaharrean Bizi, Ekologistak Martxan, Lan-arloko Autodefentsarako Sarea, Alde Zaharrera, Alde Zaharreko Gazte Mugimendua, Iruñerriko Askapena, Emakumeen Etxea, Alde Zaharreko Gaztetxea, Hirekin, Truk Txanpon Askea, Bullerak, Jai Batzordea, Zikutak, Alde Zaharreko Ernai, Auzoenea, Aldezar, Piparrika, Auzo Elkartea, Iruñerriko Autonomia Komunala, Arrano Elkartea, Zurriburbu, El Bullicio Peña, Aldapa Peña, Alegría Peña, París 365 eta Iruña Taldea.
  • Unzu aterpearen gaineko informazioa emateko komiki bat egin zen, eta 7.000 ale banatu ziren auzoan.
  • Taldeak zenbait bilera egin ditu, eta alderdi politikoekin zein auzo-zinegotziarekin bildu da. Horrez gain, etxebizitza turistikoen gaineko udal-arautegiaren aldaketaren ondorioz abiatutako prozesu parte-hartzailean parte hartu du.

 

UNZU ATERPEA

Gehien landu dugun gaietako bat Unzu aterpearen eraikuntzak izan dezakeen eragina da. Proiektuak 277 ohe, luxuzko 10 apartamentu, eta jatetxe-kafetegi bat eta chill out areto bat aurreikusten ditu.

Egitasmoa Alde Zaharra jasaten ari den gizarte- eta hirigintza-eraldaketaren elementurik agerikoena da, eta inposatutako auzoaren eredua sustatzen du. Izan ere, bultzatzen duen turismo-mota ez da auzoarekiko adeitsua, ez eta guztiontzako onuragarria ere; aitzitik, interes pribatuak lehenesten ditu, eta kontsumora bideratuta dago.

Egun, Unzuko aterpetzarraren egitasmoa da auzorako mehatxu handienetako bat, zenbait arrazoirengatik:

  • Tamaina. Aipatu bezala, Unzuko aterpeak 277 plaza hartzen ditu barne; hala, Iruñeko hirugarren hotel-establezimendurik handiena izango litzateke, NH Iruña Park eta Tres Reyes hotelen atzetik. Bilboko aterperik handienak 142 plaza ditu -eta, gainera, hiriaren kanpoaldean dago-, beraz, Unzukoak ia bikoiztu egingo luke plaza-kopuru hori.
  • Alde Zaharra are masifikatuago egotea eragingo luke. Iruñean, orain, ez dago horrelako instalazioen beharrik. Horrenbestez, eskaera hori sorrarazi egin beharko litzateke, eta horrek Alde Zaharreko masifikazioa areagotuko luke. Auzoak, egun, ostalaritzarekin lotuta hiriak eskaintzen dituen aisialdi-jardueren ehuneko handi-handi bat biltzen du.
  • Inguru enblematiko batean kokatuko litzateke, zeina dagoeneko badagoen ostalaritza-establezimenduz josita
  • Mota horretako proiektuetan behar egiten duten pertsonen ohiko lan-baldintzak.

Bizitzeko Alde Zaharra auzoko zenbait bizilagunek osatutako lantaldea da, auzoko bizimodua normaltasunez garatzea galarazten duten zenbait arazori aurre egiteko sortua: zarata, masifikazioa, etxebizitza turistikoak, ostalaritza-arautegia...
 

Komunikabideetan

  • https://www.argia.eus/argia-astekaria/2599/iruneko-alde-zaharra-turismo-masiboaren-atzaparretatik-ihesi
  • “Por un Casco Antiguo para todos y todas”. Diario de Noticias, 2 de febrero de 2018 https://www.noticiasdenavarra.com/2018/02/02/vecinos/pamplona/por-un-casco-antiguo-para-todos-y-todas
  • “Alde Zaharra, bizitzeko”. Diario de Noticias, 4 de febrero de 2018
  • https://www.noticiasdenavarra.com/2018/02/04/vecinos/alde-zaharra-bizitzeko?random=66126
  • Nota de prensa previa a la asamblea vecinal celebrada el 8 de enero de 2018 (en PDF)
  • “Bizitzeko Alde Zaharra convoca una asamblea para analizar el proyecto de hostel de Iruñea”. Naiz.eus, 8 de enero de 2018 https://www.naiz.eus/es/actualidad/noticia/20180108/bizitzeko-alde-zaharra-convoca-una-asamblea-para-analizar-el-proyecto-de-hostel-de-irunea
  • “Nace el nuevo colectivo Bizitzeko Alde Zaharra preocupado por la degradación del Casco Antiguo”. Pamplonaactual.com, 8 de enero de 2018
  • https://pamplonaactual.com/nace-nuevo-colectivo-bizitzeko-alde-zaharra-preocupado-la-degradacion-del-casco-antiguo/
  • “Iruñeko Alde Zaharra defendatzeko herri plataforma sortu dute”. Argia, 11 de enero de 2018 https://www.argia.eus/albistea/iruneko-alde-zaharra-defendatzeko-herri-plataforma-sortu-dute
  • “Asamblea para analizar el hostel Unzu”. Diario de Noticias, 11 de enero de 2018 https://www.noticiasdenavarra.com/2018/01/11/vecinos/pamplona/asamblea-para-analizar-el-hostel-de-unzu
  • Entrevista en Ahotsa.info, 10 de enero de 2018 https://www.youtube.com/watch?v=Gz2lQDmnv_0

Dokumentu erlazionatuak

  • “Bizitzeko Alde Zaharra / Casco Viejo Para Vivir” manifestua
  • 2018ko auzo-batzarra egin aurreko prentsa-oharra. Taldea nola sortu zen, zein helburu duen eta abar azaltzen da bertan
  • Unzuko aterpetzarra eraikitzeko egitasmoaren gaineko komikia (gaztelaniaz eta euskaraz)
  • 2018ko apirileko auzo-batzarra. Auzotarrek Alde Zaharreko etxebizitza turistikoei buruzko araudiaren aldaketaz duten jarrera zehaztu zen. Proposatu ziren neurri garrantzitsuenak
  • 2018ko urriko auzo-jardunaldietan taldeak aurkezturiko lana: PDF materialak
  • 2018ko urriko auzo-jardunaldietan taldeak aurkezturiko lana: aurkezpenaren bideoa