
Pasa den asteburuan, urriak 18 eta 19, 200 pertsona inguru batu ziren urtero AZ ekimena ospatzen dituen auzo topeketetan. Hauetan, urtero legez, auzoan aurrera eramaten ari diren ekintzak eta proiektuak ikusgai jartzen dira eta honekin batera, hurrengo urterako lan lerroak eta lehentasunak definitzen dira. Aurten, gainera, epe laburreko 5 ekintza adostu dira auzoarentzako eta auzokideentzako garrantzitsuak diren grinetan. Auzokide guztiak gonbidatuta daude ekintza hauen diseinuan eta gauzatze prozesuan parte hartzeko, bai bileretara hurbilduz edo bai lan taldeekin kontaktatuz.
Topaketen lehengo saioan, ostiral arratsaldean, AZ Ekimena osatzen dituzten kolektiboen, pertsonen eta taldeen lana ezagutzeko eta aitortzeko balio izan zuen. Franzisko Deuna ikastetxeko areto nagusian egindako aurkezpenaren ostean, merenda batekin jarraitu zuen jardunaldia. Hemen, AZ Ekimeneko proiektuen eta jardunaldietara etorri ziren pertsonen artean, elkar-ezagutze eremu informal bat oso interesgarria sortu zen.
Larunbatean, Plazaran! jarraitu ziren topaketak. Saio honetan berriz, ekintza praktikoagoak jorratu ziren, beti ere Alde Zaharreko auzokideen artean pisu handikoak diren gaiak lantzeko, hala nola, auzoaren erabilera praktikoa, gune autogestionatuak, etxebizitzaren arazo estrukturala edo auzokideen antolakuntza. Jomuga konkretu batekin jorratu ziren: guztietan sortzea, epe labur batean, akzio konkretu bat. Lan talde txikietan banatuta, bertan zeuden pertsonek adostu zituzten aurrera eraman behar zituzten ekintzak, aurrera eramateko datak eta ekintza gehiago burutzeko adostutako hurrengo bilerak.
AUZO TOPAKETEN ONDORIOZ SORTUTAKO EPE MOTZEKO EKINTZAK
Auzoaren erabilera praktikoa / gentrifikazioa
- Ekintzaren deskribapena: Kalejira/Performance baten bidez ikusgai egin, alde batetik etxebizitza/alokairu turistikoen arautegi berria, eta beste aldetik, honen ondorio kaltegarriak, bai auzoarentzat, bai auzo honen bizikidetzarako.
- Ekintza aurrera eramateko datak: Plazaran! Asteazkenero 19:30tan (Azaroaren 14a arte)
- Kontaktua: bizitzekoaldezaharra@gmail.com
Etxebizitzaren arloa Alde Zaharrean
- Ekintzaren deskribapena:
- Hitzaldi bat prestatzea ikusgai egiteko alokairuen igoera eta honek sortzen dituen arazo ezberdinak. Hitzaldi honetan parte hartuko lukete gaian adituak diren pertsonak, urbanismoko zinegotzia eta gaiaren funtsezko eragileak.
- Kaleko ekintza arazoa agerian utziko ditu puntu klabeak (alokairuen igoeraren erantzuleak edo komeni zaienei) adierazi eta hau guztia auzokideen begibistan utziko duen kalejira bat egitea.
- Ekintza aurrera eramateko datak: Azaroaren 8, Plazaran!
- Kontaktua: proyectoazekimena.az@gmail.com
Plazara! (Gune komunitarioa)
- Ekintzaren deskribapena: Auzoari jakinarazi zer den Plazara!, zertarako erabili daiteke eta zeintzuk dira asetzen dituen beharrak.
- Kontaktua: proyectoazekimena.az@gmail.com
Santa Ana (Gune komunitarioa)
- Ekintzaren deskribapena: Eraikitzea gune komunitarioa
- Ekintza aurrera eramateko datak: 17:30tan Santa Ana plazan. (eguraldiaren arabera Plazaran!)
- Kontaktua: proyectoazekimena.az@gmail.com
Auzokideen barne antolakuntza
- Ekintzaren deskribapena: ekonomia talde bat sortzea eta mantentzea
- Ekintza aurrera eramateko datak: Urriaren 28an, 19:00tan Auzoenean
- Kontaktua: proyectoazekimena.az@gmail.com
Pertsonen berrientzako harrera taldea
- Ekintzaren deskribapena: Harrera protokolo bat osatzea, AZ-ko edozein proiektu, lan edo kolektibo batean sartu nahi duten pertsona berrientzako.
- Kontaktua: proyectoazekimena.az@gmail.com
