Un barrio donde cabe el mundo / Munduari zabaltzen zaion auzoa

Alde Zaharrak josi eta josi

Bi astetan, ehunezko 600 maskara baino gehiago banatu dira Iruñeko Alde Zaharrean, AZ Ekimenaren zaintza-sarearen bitartez. Sare horretako boluntarioek josi dituzte maskarak.

Maskarak hainbat saltokiri eta esku-hartze sozialerako proiektuei eman izan dira, eta joan den asteazkenean 460 merkatuan banatu ziren.

Sareak martxan jarraitzen du eta josten jarraitzen dugu; parte hartu nahi baduzu edo behar jakin bat baduzu, harremanetan jar zaitezke email bidez (zaindu.az@gmail.com) edo hurrengo telefono zenbakian: 606 248 124, edo .

Argazkiak: Foku