Un barrio donde cabe el mundo / Munduari zabaltzen zaion auzoa

Aldezar auzoan nahi dugu

Patio del Palacio de EzpeletaAzken hamar urteetan, Alde Zaharreko mila umetik gora parte hartu dute Aldezarretik bultzatutako ekintzetan eta gazte askok hezitzaile boluntario gisa jardun dute ekintza horietan. Ibilbide luzeko proiektu baten fruituak dira horiek, hezkuntza komunitarioan eta auzoan eta auzotik egindako lanean oinarritzen dena.

Guzti hori desagertzeko arriskuan dago, Iruñeko Udalak, bigarren aldiz, aldatu egin duelako auzoetako Prebentzio Ekintza Komunitarioko Zerbitzuekin zuen kontratua. Hitzarmen berriak lan guztia soilik lau guneetan zentralizatuko kontziliazio zerbitzura berbideratu nahi du. AZ ekimena ez dator bat erabaki horrekin eta Aldezar Elkartearen lana defendatu du eta etorkizunean orain arteko bidetik jarraitzea nahiko luke: gertutasunean eta lan komunitarioan oinarrituta eta ahal bezain beste autonomiarekin. Gauzak horrela, apustua garbia da: “Aldezar auzoan nahi dugu”.

Badira zortzi urte Aldezar Elkartea auzoko Prebentziorako Ekintza Komunitarioko Zerbitzuaz arduratzen dela, hau da, udalarekin egindako kontratu baten bidez bere gain hartzen du zerbitzu hori. COVID-19ak sortutako Alarma Estatuaren harira, udaletxeak kontratuaren aldaketa martxan jarri zuen. Erabaki horrek Aldezar Elkarteko jardueretan eragin nabarmena izan zuen. Halere, hezitzaile komunitarioen militantzia eta konpromisoari esker, jarduera hauek, ahal izan zen neurrian, bizirik jarraitu zuten.

Kontratuaren aldaketa 3. Fasearen hasierarekin bukatu zen. Fase berriaren araudiak Aldezarren proiektua ehuneko ehunean garatzea baimendu zuen. Honek itxaropena ekarri zuen arren, udaletxeak kontratu-aldaketa berri bat planteatu zuen. Honekin, Aldezar Elkartea, beste auzoekin batera, Iruña mailan burutzeko udaletxearen kontziliazio zerbitzu inprobisatuaz arduratzea nahi du. Horiek horrela, 400 txiki Iruñeko lau eskola desberdinetan elkartzeko asmoa du. Aurreko urtean, aldiz, 1000 txiki baino gehiagok haien auzoetako udako jardueretan parte hartu zuten. Zerbitzu berriak sortzearen aldekoak gara, baina sekula ez dagoeneko daudenak deseginez.

Udalaren proposamenak Aldezar Elkarteko proiektua bertan behera utziko luke, 1992tik txikiak eta haien beharrak erdigunean jarri dituena. Gainera, auzotik eta auzoarentzat eraikita dago. Epe luzeko proiektua izanik eta txikiak hurbiletik ezagutzen dituzten hezitzaileek parte hartzeagatik, urtez urteko harremanak sendotzen ditu. Zaintzarako gune segurua da eta auzokideekin sortutako sareez eta hezkuntza komunitarioaz aberasten da. Udaletxeko proposamenak oinarri hauek guztiak suntsituko lituzke, gure auzoko txikien eskubideak kontuan hartu gabe.

Aipatutako guztiagatik, auzokideen arteko zaintza abiapuntu izanik, txikien eskubideak bermatuko dituen hezkuntza komunitarioa defendatzen dugu. Ondorioz, Aldezarrekin hazten eta bizitzen jarraitu nahi dugu.

Honengatik,
#NIAUZOANGERATUKONAIZ
#YOMEQUEDOENELBARRIO