Un barrio donde cabe el mundo / Munduari zabaltzen zaion auzoa

Azaroak 21, auzo batzarra: Aldezar auzoan geratzen da

Aldezar eta AZ Ekimenak Alde Zaharreko bizilagunak auzo batzar batera deitu dituzte, azaroaren 21ean, larunbatez, 10:00etan. Bileran aztertuko dugu zein den egoera Iruñeko udalak haur eta gazteentzako Arreta eta Prebentzio Komunitate Zerbitzuen kudeaketa eredua aldatzeko erabakia hartu eta gero. Orain arte bezala, zerbitzu hori Aldezarrek kudeatu beharrean, udalak egitura zentralizatu eta murriztu baten esku utziko du.

Batzarraren tokia zehazteko dago. Honen antolakuntza errazteko eta beharrezko segurtasun neurriak betetzen direla bermatzeko, beharrezkoa da aldez aurrerik izena ematea galdetegi hau erantzunez edo whatsapp bat bidaliz 679 507 610 zenbakira.

Gehiago jakiteko: Udaletxeko gobernutik “COWORKIDS” programaren aurkezpenaren harira Aldezar elkartearen irakurketa

AUZO BATZARRA

  • Noiz: azaroak 21, 10:00
  • Non: zehazteko
  • Garrantzitsua: aurretik izena eman.