Munduan beste asko bezala, bazen gertu bizi-bizia zen auzo bat, zeinetan haur eta gazteek -eta ez horren gazteek-, benetan garrantzitsuak ziren gauzak kale eta plazetan deskubritzen zituztena. Bide horretan itzal eta tristuraz armatutako hainbatek trabak jartzen saiatu arren, txiki handi horiek aurrera ekiten zuten kementsu.
Ipuin txiki honetako zein pertsonaia zara zu? Norbere iluntasunaren aurkako edabeak prestatzen dituen asmatzailea? Gure denda eta tabernak berri onez beteriko gutunez betetzen dituen postaria? Piparrika babesten duen arkulari ausarta?Ala... dantza zoragarriz alaitzen gaituen dantzaria?
Zu ikusteko irrikitan gaude!
Egitaraua
- Larunbata 13 - 11.30
Mozorro-taillera Burgosko Plazan
Mozorro-tailerra, Aldezar Elkarteak dinamizatua eta etxeko txikienei zuzendua. Izena eman behar da.
- Astelehena 15 - 19:00
Zitala erretzea Santa Ana Plazan
Antzerkia Santa Ana Plazan. Mesedez, bete ditzagun osasun-neurriak! Zugatik, nigatik, guztiengatik.
- Bestelako jarduerak: Apaindu zure balkoia!
Asteburu osoan, apaindu zure balkoia aurtengo Inauterien gaiarekin: "Alde Zaharra ibaian gora".
Ikusi egitarau osoa

