Un barrio donde cabe el mundo / Munduari zabaltzen zaion auzoa

Auzolanean, Historia idatziz

AZ ekimeneko memoria taldeak, ‘Auzolanean, Historia idatziz’ deritzona, crowdfunding kanpaina bat jarri du abian, Iruñeko Alde Zaharreko auzo mugimenduaren historia kontatzen duen liburu baten argitalpena finantzatzeko.

Duela bi urte, Alde Zaharreko auzo-mugimenduaren historia lantzeko memoria talde bat sortu zen AZ Ekimenaren barruan. Denbora horretan helburuak zehazten, artxiboko materiala aurkitzen eta proiektuak diseinatzen ibili dira.

Bere lehen jarduera publikoetako bat uda honetan Plazara! gune komunitarioan egindako erakusketa izan zen. Hura, auzo-mugimenduaren mugarri garrantzitsuenak grafikoki islatzeko eta testigantza eta dokumentu berriak jasotzeko balio izan zuen.

Liburu honen argitalpenak lan hau guztia islatu nahi du, auzoaren oroimenean lanean jarraitzeko abiapuntua izan dadin. Liburuaren edukiak Alde Zaharreko auzo-elkartearen historia jasoko du, baita elkarte horrek izan dituen aldaketak eta hainbat garaitan praktikan jarri dituen dinamikak ere. Borroka, ekimen eta esperientzia horiek ez dira ulertzen elkartearen inguruan dagoen elkarte sarerik gabe.

Leku garrantzitsua izango du, halaber, auzo-mugimenduaren asmatze, akats eta mugei buruzko hausnarketak.

Ekarpen kanpaina hau abuztuaren 16an hasiko da eta lehenengo fasea irailaren 25ean amaituko da; beraz, laguntza guztiak ongi etorriak dira, bai ekarpenen bidez, bai kanpainaren berri emanez.

Kanpainarako ekarpen ekonomikoa egiten duten pertsona guztiek PFEZren aitorpenean % 25eko zerga-desgrabazioa jaso ahal izango dute, eta 10 eurotik gorako ekarpenak egin ahal izango dituzte.

Esteka honetan informazio gehiago aurkitu eta ekarpenak egin ditzakezue:

https://goteo.cc/haciendobarriohaciendohistoria

Kanpainaren inguruko berri guztiak gure sare sozialetan kontatuko ditugu: Facebook (AZ Proyecto-Ekimena), Twitter (@AZekimena), Instagram (az.proyecto.ekimena) eta Youtube (AZ Ekimena)