Un barrio donde cabe el mundo / Munduari zabaltzen zaion auzoa

Alde Zaharra, aniztasun zaporea duen auzoa

Abenduaren 21ean, 19:00etan Plazara!-n, AZ Ekimenak "Alde Zaharra, aniztasunaren zaporea duen auzoa" proiektua aurkeztuko du, auzoko bizilagunen arteko elkartruke komunitario eta gastronomikoa.

Dokumental batekin, argazki erakusketa batekin eta errezeta liburu batekin, sukaldaritza auzokideak elkar ezagutzeko eta auzoari buruz pentsatzeko modu gisa bistaratzen da.
Proiekzioarekin batera, solasaldi bat izango da, Alde Zaharreko bizilagunek egindako postreen errezeta liburua aurkezteko balioko duena.

Horrez gain, argazki erakusketa bat ere izango da ikusgai, martxan daramatzan lau hilabeteetan bizi izandako uneak islatzen dituena.

Ekitaldi honek topagune izan nahi du, bizitzaz elikatzen duten eta auzo-mugimenduari indarra ematen dioten pertsonen, kulturen eta zaporeen aniztasunari balioa emateko.

Argazki erakusketa abenduaren 21etik urtarrilaren 7ra egongo da ikusgai Plazara!-n.
Edukiera mugatua da, eta osasun-neurriak uneoro errespetatuko dira.

AZ Ekimena