
Ekainaren 17an, 17:00etan, Piparrika baratze komunitarioan jaia eginen da “Alde Zaharreko postreak, aniztasunaren zaporea” proiektuaren bigarren edizioa ospatzeko. Egitasmoa iaz hasi zen, eta auzoko aniztasuna erdigunean jartzeko apostua da.
Hainbat herialdetako elikagaiak eta errezetak ardatz hartuta, bidaia eginen dugu Alde Zaharrean bizi edo bertara jotzen dugun emakume eta gizonen jatorrizko herrialde horietara. Parte hartzaileok ohiturak, musika eta hizkuntzak ezagutzeko aukera izango dugu. Janaria aitzakia gozoa izanen da Alde Zaharra osatzen dugun jendearen aberastasuna ezagutzeko eta, batez ere, gure artean harremanetan jartzeko.
Anima zaitez eta ekarri zerbait partekatzeko!
