Un barrio donde cabe el mundo / Munduari zabaltzen zaion auzoa

San Fermin Txiki jaietako kartel lehiaketa

Alde Zaharreko Jai Batzordeak, irailaren 23tik 25era ospatuko diren San Fermin Txiki 2022 jaiak iragartzeko kartela aukeratzeko lehiaketa antolatu du. Bi kategoria badaude, bata 15 urte baino gutxiagokoentzat eta bestea 15 urtetik gora. Kategoria bakoitzeko irabazleen kartela herri-bozketa bidez aukeratuko da.

Lehiaketan parte hartu nahi dutenek abuztuaren 23an eta 24an entregatu beharko dute beraien lana, 18:00etatik 20:00etara, Auzoenean (Aldapa kalea 3-5, behea). Kartelak A3 neurrikoak izan beharko dira, plika-sistema bidez aurkeztuko dira eta euskarri fisikoan entregatuko dira. Bestalde, 15 urtetik gorako parte-hartzaileek kartela formatu digitalean ere eduki beharko dute, beraien kartela aukeratzen bada, Jai Batzordeari emateko.

Bi sari emanen dira, 15 urte edo gehiagoko parte-hartzaileen kategorian, kartel irabazleak 350 euroko saria eta 50 euroko bono jasoko du Santo Domingoko azokan gastatzeko. Eta 15 urtetik beherakoen kategoriako saria 100 euroko balea izanen da, jaien programan iragartzen diren auzoko edozein saltokitan gastatzeko.

Kartelek bete behar dituzten baldintza eta betekizun guztiak lehiaketaren oinarrietan ezarrita daude. Betetzen ez dituzten proposamenak zuzenean deusestatuko dira.