Un barrio donde cabe el mundo / Munduari zabaltzen zaion auzoa

Abiatzear da San Fermin Txiki jaietako kartela hautatzeko herri bozketa

Abuztuaren 25etik, osteguna, abuztuaren 29ra bitarte, astelehena, San Fermin Txiki jaietako kartela hautatzeko aukera izango duzu. Irailaren 23tik 25era ospatuko dira aurtengo festak. Lehiaketara aurkeztutako kartelak Santo Domingo Azokan erakutsiko dira, eta hor bertan bete ahal izango dira kategoria ezberdinetako kartelak bozkatzeko papertxoak, azokaren ohiko ordutegian. Abuztuaren 31an iragarriko dituzte kartel irabazleak.

Bi kategoria ditu Alde Zaharreko Jai Batzordeak antolatutako kartel lehiaketak: 15 urte eta hortik gorakoena bata, eta 15etik beherakoena bestea. 15 urte edo gehiagokoen kategoriako irabazleak 350 euro eramango ditu, bai eta Santo Domingo Azokan erabiltzeko 50 euroko bono bat ere. 15 urtetik beherakoen kategoriako irabazleak, aldiz, 100 euroko bonoa irabaziko du, festetako egitarauan iragartzen diren auzoko dendetan gastatzeko. Bi kartelak, gainera, San Fermin Txiki jaietako jarduera guztiak jasoko dituen egitarauan argitaratuko dira.

Datak

  • Erakusketa eta bozketa: Santo Domingo Azokan, abuztuaren 25etik 29ra (azoka irekia dagoen bitartean)
  • Kartel irabazleen aurkezpena: Abuztuaren 31an