Auzoenea Aurrera

Auzoenea zentro komunitarioa

Nortzuk gara?

Auzoenea Aurrera Auzoenea zentro komunitarioan borondatez lan egiten duen auzokide talde batek osatzen du.

Zer egiten dugu?

Auzoenea funtzionatzen eta auzoari zerbitzua ematen jarraitzea ahalbidetzen duten lan txiki guztiez gain, zentrora zalantzak, eskaerak edo kexekin gerturatzen diren bizilagunei harrera egiten diegu eta, ahal den neurrian, pertsona horien eskaerak konpontzen saiatzen gara edo galdetzen duten gaietan lanean ari diren talde edo kolektiboetara zuzentzen ditugu.

Halaber, Auzoeneak eskaintzen dituen lauhileko ikastaroak antolatzen ditugu, hauek auzoko beste kolektibo batzuek ikasturtean zehar egiten dituzten jarduerekin koordinatzen ditugu eta zentro komunitarioak dituen aretoen erabilera kudeatzen dugu, bai urteko jarduera finkoetarako, bai bizilagunek edo auzoko taldeek noizean behin eskatzen dituztenetarako.

Baita zentroak dituen tresna edo aparatuak maileguan uzteko egiten diren eskaerak kudeatzen ditugu ere.

Nola kontaktatu?

Taldea ezagutu, bere funtzionamenduari buruz gehiago jakin nahi baduzu edo parte hartzera animatzen bazara (ongi etorria izango da laguntza guztia), Auzoenean (Aldapa kalea 3-5) gaude astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 5etatik 7etara, eta astearte eta ostegun goizetan, 11etatik 1etara.