Alde Zaharreko Gazte Mugimendua

Historiaren hari gorritik tiraka

Nortzuk gara?

Alde Zaharreko gazte mugimenduko militanteak gara. Aspaldi ohartu ginen egungo sistema usteltzen hasi zela. Esplotazioan oinarritutako lanaren bitartez bizirautera kondenatuak; gure interesentzat kaltegarriak diren balio eta portaerak barneratzen ohituz; gentrifikazioaren ondorioz gure auzoan bizitzeko aukera galtzen goaz.

Honen aurrean, dena aldatu nahi duen gazteria langilea gara, bizimodu berri bat eraikiz.

Jarrai gaitzazu:

 @azgm_irunea
 azgm_irunea

Zer egiten dugu?

Zapaltzen gaituen errealitateari aurre egiteko erakunde bezala antolatuak egotea aukeratugenuen.

Egunerokotasunaren lanari esker, gure auzoak bizi dituen arazoei konponbide bat ematen saiatzen gara. Honako hauek dira gure helburu nagusiak:

  • Egungo lerrokadura atzean utziko duen aisialdi alternatibo baten alde lan egitea.
  • Auzo-elkartasuna oinarri duten espazioak eraikitzea.
  • Errealitatea hobeto ulertzeko eta aldatzeko, formakuntza ezberdinak prestatzea eta eskaintzea.
  • Gure hizkuntza, euskara, defendatzea.
  • Komunitatea eta borroka sendotzea.
  • Errepresioa salatzea.
  • Indarkeria desberdinak azaleratzea.

Antolatzen eta borrokatzen.