Pisuteka

Etxebizitza duina, soziala eta arrazoizko prezioduna

Pisuteka ekimena 2018. urtearen amaieran aurkeztu zitzaion ofizialki jendarteari; dena den, lana hil batzuk lehenago hasi zen.

Azkeneko urteotan, egoera larria bizi izaten ari gara Alde Zaharrean alokairuaren merkatuan. Prezioak kontrolik gabe garestitzen ari direnez, auzotarrak auzo merkeagoetara joan beharrean daude. Auzoa pairatzen ari den gero eta gentrifikazio-prozesu handiagoak ere eragina du merkatari txiki eta ertainengan, ezinezkoa baitute lokalen alokairu garestiak ordaintzea. Ez dugu nahi jarraitu ikusten nola ari den husten gero eta gehiago gure auzoa, gure etxea.

Horrexegatik sortu dugu Pisuteka, auzotarron arteko etxebizitza-sarea: arazoak antzemateko, egoerari buruz eztabaidatzeko, eta auzotarrak joan ez daitezen eta auzoa aire zabaleko merkataritza-gune bihur ez dadin neurriak eta irtenbideak proposatzeko, hemen bizi garenon eta lan egiten dugunon bizimoduak ez dezan okerrera egin.

Jarduerak

  • Jabeen eta maizterren datu-base bat sortu dugu, zeinaren bitartez harremanetan jartzen ditugun beren etxebizitzak “arrazoizko” prezioan alokatzen dituzten pertsonak eta alokatu nahi dutenak, errazago aurkitu eta bien beharretara egoki daitezen.
     
  • Airbnb-ren datu-base irekiekin egin dugu lan, “elkarlaneko ekonomiaren” eragina ebaluatu ahal izateko. Horrelako datu-base gehiagorekin lan egiten jarraituko dugu, ikuspegia denbora-tarte luzeagoari lotuta egon dadin.
     
  • Hitzaldiak antolatzen ditugu etxebizitza babestearen aldeko kolektiboekin edo okupa-kolektiboekin batera.

 

Datu nagusiak

Datu hauek esnarazi gaituzte:

  • Etxebizitza bat errentan hartzea: etxebizitza bat errentan hartzeko prezioa hazi egin da azken urteotan, eta, gainera, azkeneko datuen arabera, igoera hori geldiezina da. Azken urtean, adibidez, % 1,5 handitu da prezioa.
  • 2006tik 2018ra bitartean, Alde Zaharrak Iruñea osoko bilakaera demografikorik negatiboena izan du, % 10,9 murriztu baita Alde Zaharreko auzotarren kopurua. Hiri osoa kontuan hartuta, baina, biztanleen-kopurua % 3,9 hazi da.
  • Pisutekan, Airbnbren datuekin dihardugu lanean, “elkarlaneko ekonomiaren” teoria frogatzeko eta baliogabetzeko. Airbnb plazen % 42 Alde Zaharrean daude; hau da, Zabalgunea albo batera utzita, Alde Zaharrak hiriko gainerako auzoek beste plaza ditu.

 

Ardatz nagusiak

Pisutekaren lan-ildoak hiru dira:

  • Etxebizitzen alokairua Alde Zaharrean; izan ere, egiaztatu da alokairu-prezioak handitu egin direla auzoan.
  • Gaizki izendatutako “elkarlaneko ekonomia”, zaindu, Airbnb plataformaren edo antzekoen bitartez.
  • Neurri kolektiboak eta instituzionalak bilatu, auzoa ez dadin gero eta hutsago geratu, eta auzokideak nahiz merkatariak bertan geratu ahal izateko.

Nola har dezaket parte?

  • Bileretara etor zaitezke, bai eta taldearekin lan egin ere.
  • Jabea edo maizterra izanez gero, informazioa eman dezakezu datu-basean jasotzeko.
  • Neurrigabeko alokairu-eskaintzak, baldintzadun alokairu-kontratuak eta abarrak sala ditzakezu.
  • Gure edukiak eta informazioak zure sare sozialetan parteka ditzakezu. Baliteke beste pertsona batentzat mesedegarria izatea.

Dokumentu erlazionatuak