Otsailak 21 eta 24 bitarte ospatuko ditu Alde Zaharrak bere inauteriak
Hemen dira inauteriak. Urtero bezela hemen dira Alde Zaharreko inauteriak baita aurretik, Otsailaren 15ean, ospatzen den kauteroen jaia ere. Hurrengo astean, 21etik 24era, Alde Zaharreko bizilagun guztiek denboran bidaiatzeko aukera izango dute inauteritan murgilduta. Horretarako Alde Zaharreko jai batzordeak auzoko taberna eta komertzioen laguntzaz ekintzaz beteriko programa antolatu du.
Alde Zaharreko bizilagunok arduratuta jarraitzen dugu auzoaren inguruan aparkatzeko dauden zailatsunengatik
Lehenengo eremuko egoiliar txartela dutenen aparkatzeko arazoez jarduteko batzar bat deitu genuen urtarrilaren 24an Plazara gune komunitarioan. Bertan, ehun lagun baino gehiago bildu ginen. Batzarrak hainbat puntu izan zituen: alde batetik, AZko mugikortasun taldetik Udaleko mugikortasun zinegotziarekin izandako bileraren berri eman genuen; bestetik, saiatu ginen auzokideen artean sortutako zalantza eta


