Baditugu irabazleak

Alde Zaharreko super saskiek irabazleak dituzte. Annus horribilis hau zertxobait arintzeko, aurten Alde Zaharreko Saski Erraldoia 3 super saskitan bilakatu da. Bakoitzak auzoko kolektibo, merkatari, ostalari eta auzokideek emandako 90 produktu ditu. Era berean, zozketa honek oso beharrezkoa den diru ekarpena egin dio auzo mugimenduari, udalaren azken erabakien ondorioz bereziki.

Continue reading

Dokumentala: Auzoak bakarrik salba dezake auzoa

2020ko udaberriko konfinamenduan, Iruñeko Alde Zaharreko elkarte eta bizilagunak hamaika modu ezberdinez antolatu ziren egoerari aurre egiteko.

Continue reading

Abenduaren 18an, dokumentala eta solasaldia: auzoak zirt edo zart egiteko unea

Konfinamendu garaian, Alde Zaharrean, azkar batean sortu ziren behar gehien zituzten auzokideei laguntza emateko zaintza sareak. Orduan egindako lan guzti hori, ostiralean ikusi ahal izango dugu, hilaren 18an, Labrit pilotalekuan AZ Ekimenak proiektatuko duen dokumentalean. Emanaldia eta gero, solasaldia egongo da auzo mugimenduak Alde Zaharraren une erabakiorretan izan duen paperaren inguruan.

Continue reading

Aurrera jarraitzen du Aldezar defendatzeko lana

Iruñeko Udalak hiriko auzoetako Prebentzio Ekintza Komunitarioko Zerbitzuekiko hitzarmena deuseztatzeko hartu duen erabakiak ez du bukatuko Aldezar Elkarteak Alde Zaharrean duela bi hamarkada baino gehiago egiten duen lanarekin. Azaroaren 21ean, larunbata, Burgosko Plazan egin zen auzoko batzarrean argi geratu zen: 90 pertsonak baino gehiagok parte hartu zuten bertan eta lan-taldetan antolatu ziren,

Continue reading

Azaroak 21, auzo batzarra: Aldezar auzoan geratzen da

Aldezar eta AZ Ekimenak Alde Zaharreko bizilagunak auzo batzar batera deitu dituzte, azaroaren 21ean, larunbatez, 10:00etan. Bileran aztertuko dugu zein den egoera Iruñeko udalak haur eta gazteentzako Arreta eta Prebentzio Komunitate Zerbitzuen kudeaketa eredua aldatzeko erabakia hartu eta gero. Orain arte bezala, zerbitzu hori Aldezarrek kudeatu beharrean, udalak egitura zentralizatu

Continue reading

AZ Ekimena eta auzoko Osasun Etxea elkarlanean hasiko dira

Azken asteetan AZ Ekimeneko eta Alde Zaharreko Osasun Etxeko ordezkariak elkartu dira bi erakundeen arteko lankidetza garatzeko. Batzarrean, AZ Ekimenak bere helburu, baliabide eta lan ildoak aurkeztu zituen; Osasun Etxeko arduradunekin batera, egungo egoerak sortutako zenbait arazo eta beharrei heldu zieten; koordinazioa hobetzeko aldizkako bilerak proposatu zituen eta bi erakundeek antolatutako ekimenak

Continue reading

Mila esker, Karmele

Karmelek 25 urte zituela ireki zuen denda. Oso urte nahasiak ziren auzoan. Franko hil ondoren, mugimendu sozial eta politikoek kaleak betetzen zituzten haien errebindikazioekin. Alde Zaharrean, beste toki askotan bezala, manifestazioen garaiak ziren, polizia-kargenena, ekimen politiko eta sozial handikoena. Baita garai horretan ere, droga ekintza politiko hori geldiarazteko erabili zen eta eragin handia

Continue reading

Aldezar, auzotik auzoarentzat

Udaletxeko gobernutik “COWORKIDS” programaren aurkezpenaren harira Aldezar elkartearen irakurketa Urteak daramatzagu auzoetan auzokideon beharrei erantzungo dion auzo eredu bat bultzatuz, eraikuntza komunitarioaren bitartez. Prozesu honetan, auzokideok auzo elkarteak sortu genituen eta eginiko lanaren ondorioz, udalaren haurtzaro eta gazteriaren prebentzio zerbitzua gure gain hartzea lortu genuen. Aspalditik daramagu zerbitzu hau ikuspegi lokal, hurbil

Continue reading

Nafarroako Osasun Plataforma – Komunikatua

Komunikatua (pdf) Komunikatu honen bidez, Nafarroako Osasun Plataformak iragartzen du azaroaren 4an etenaldi bat egitea proposatzen diela herritarrei eta osasun arloko langileei, urriko asteazkenetan Nafarroako osasun etxeetan egin dugun "Defiende tu Centro de Salud/Osasun Etxea zaindu" izeneko kontzentrazio-dinamikan. Datozen bi aste hauetan, orain arte egindakoaren balorazioa egingo dugu, eta fase

Continue reading