Un barrio donde cabe el mundo / Munduari zabaltzen zaion auzoa

Auzo topaketak, urriak 16 eta 17. Gorde data!

Urriaren 16 eta 17an zita bat dugu: AZ ekimenak urtero antolatzen dituen jardunaldien edizio berri bat. Topaketek helburu bikoitza dute: AZ ekimena osatzen duten taldeek urtean zehar egindako lana ezagutzera eman eta datozen hilabeteetarako lehentasunak eta lan lerroak zehaztu.

Azken hilabeteetan gauza asko gertatu eta aldatu dira, eta horrek eragingo du aurtengo topaketak oso bereziak izatea. Elkarrekin egoteko une bat, ekiteko molde eta ildoak analizatu eta birpentsatzeko eta baita ere pilak kargatzeko interesgarria izango den ikasturte berri baterako.

Zu gabe ez da gauza bera izango, gorde data!