Un barrio donde cabe el mundo / Munduari zabaltzen zaion auzoa

Osasun Etxea zaindu!

Ba al zenekien…

...administrazioak COVID-19 protokoloa ezarri zuenetik handitu egin direla aurrez aurre arreta jasotzeko epeak, kontsultak telefonoz egiten ari direlako, zentroko langileek lan bikoitza egiten dutelako eta osasun-zentroan pandemiaren aurretik baino langile gutxiago daudelako?

Ba al zenekien…

...osasun etxeetan pertsonak erretiratu, bajan daudenean edo oporretan daudenean ez zaiela ordezkatzen?

Ba al zenekien…

...udaberrian, pandemia lehertu ondoren, Osasunbideak 670 pertsona kontratatu zituela eta 31 baino ez zirela izan oinarrizko osasun laguntzan, eta gaur egun oso gutxi geratzen direla kontratatuta?

Ba al zenekien…

...osasun-zentroko langileek jasan behar izaten dituztela baliabide faltagatik ematen ari diren arreta eskasaren gaineko kexak, eta horrez gain, lan-zama handiari aurre egiten diotela eta ez dagozkien zeregin batzuk bere gain hartu beharra dituztela?

Ba al zenekien…

...osasun-zentroan lan egiten dutenak eta zu alde berean zaudetela, administrazioari oinarrizko osasun arreta sendo bat eskatzeko orduan, osasun sistema publikoaren oinarria delako?

OSASUN PUBLIKOA DEFENDA DEZAGUN
OSASUN ETXEA ZAINDU

Urriak 7, asteazkena
11:00etan
Osasun etxeen aurrean