Un barrio donde cabe el mundo / Munduari zabaltzen zaion auzoa

Martxoko asteazkenetan, elkarretaratzeak Osasun Etxearen aurrean

Martxoko asteazken guztietan, 11:00etan Alde Zaharreko Osasun Etxearen aurrean. Deialdi honekin, AZ Ekimeneko Osasun taldeak bat egiten dut Nafarroako Osasun plataformak Osasun Etxeen beharrak asetzeko bultzatutako mobilizazioekin. Behar horiek dira, besteak beste, langile falta eta horien behin behinekotasuna, azpiegiturek dituzten gabeziak eta auzoetan integratuagoa egongo den asistentzia eredu berri bat, prebentzio eta formakuntzarako baliabide gehiago izango dituena.

Alde Zaharrean, Nafarroako Osasun plataformak egiten dituen aldarrikapenei gehitu diegu Osasun Etxeko arkitektura oztopak kentzeko eskaera. Lan horiek, iazko urrian hasi behar zituzten, baina oraindik ez dituzte egin.

Osasun Etxeko arreta on bat beharrezkoa delako auzoko pertsona guztien osasuna bermatzeko, AZ Ekimeneko Osasun taldeak auzokide guztiak animatzen ditu elkarretaratzeetan parte hartzera.

ELKARRETARATZEAK

  • Martxoak 10, 17, 24 eta 31, asteazkenetan
  • 11:00etan
  • Osasun Etxearen aurrean