Un barrio donde cabe el mundo / Munduari zabaltzen zaion auzoa

Liburutegiak: eduki digitalen sarbidea konpontzeko instantzia

AZ Ekimeneko Kalitatezko Liburutegi Publikoaren aldeko taldeak instantzia kanpaina bat abiatu du Nafarroako Liburutegien sareko plataforma digitaletarako sarbideek izaten ari dituzten arazoak konpontzeko. Taldeak bere aldarrikapenen berri eman die Kultura kontseilariari, Kultura eta Vianako Printzea instituzioko zuzendari orokorrari eta Liburutegi Zerbitzuen zuzendariari. Era berean, auzokideak deitzen ditu aldarrikapenarekin bat egin dezaten.

Sartzeko arazoak sortzen ari dituzten plataformak hurrengoak dira: eBiblio Navarra, eFilm Navarra eta infoMagazine. Horiek esakintzen dute, hurrenez hurren, liburuen mailegu zerbitzua formatu elektronikoan, streaming bidez filmak ikusteko aukera eta aldizkarien mailegua formatu digitalean.

Idatzian, kalitatezko liburutegi publiko baten aldeko taldeak eskatu du, zerbitzuaren hobekuntzaz gain, plataforma digitaletan gertatu daitezkeen aldaketak erabiltzailei komunikatu eta azaldu diezaizkietela.

Aldarrikapena aintzat hartua izan dadin eta mailegu elektronikorako zerbitzua lehen baino lehen zuzendu dezaten, taldeak Alde Zaharreko bizilagunak deitzen ditu instantziak aurkeztera norbanako bezala hurrengo eredua jarraituz: plataforma digitaletarako instantzia.