Bizilagunekin eta bestelako eragileekin adostasuna bilatzeko eskatu du AZ Ekimenak, San Jose eta Konpainia plazetan terrzak jarri aurretik

Iruñeko Udalak ostiralean erabakiko du San Jose plazan zortzi eta hamar ostalaritza-terraza artean kokatzeko baimena ematen duen ala ez; terraza hauei, dagoeneko martxan den Konpainia plazakoa batuko litzaioke. Onartzekotan, bizilagunen iritzia eta eskaerak entzun gabe hartutako erabakia litzateke, ez eta bestelako eragileena ere, Osasun Etxea -Konpainia plazan dagoena- edota auzoko merkatari txikiak,

Continue reading

Osasun Zentroko pediatria postuak bete daitezen eskatzeko kanpaina

Alde Zaharrean zerbitzua ematen pediatrarik gabe hilabete batzuk eman ondoren, AZ Ekimeneko Osasun Zentroarekiko defentsa-taldeak instantziak biltzeko kanpaina jarri du abian, egoera horri auzoko eta Lehen Zabalguneko haurren beharretara egokitutako berehalako konponbidea eman diezaioten eskatzeko. Gaur egun ez dago pediatrarik Alde Zaharreko Osasun Zentroan, agerian uzten Osasunbidearen Nafarroako Oinarrizko Osasun Zerbitzuen arreta

Continue reading