Alde Zaharreko osasun-zentroan oztopo arkitektonikoak kentzeko zailtasunek jarraitzen dute

Urtarrilaren 25ean, AZ Ekimeneko osasun-taldeko ordezkariek Alde Zaharreko bizilagunek sinatutako 475 eskabide aurkeztu zituzten Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan, pediatriako plazak betetzeko eta auzoko osasun-zentroko sarbidean oztopo arkitektonikoak kentzeko eskatuz. Pediatraren eskaera konpondu zen. Osasun-zentroaren irisgarritasunarenak, berriz, lau hilabete geroago jarraitzen du erantzunik gabe. Baita Iruñeko Udalak ere aho batez onartu zuen Osasun Sailarekin batera

Continue reading

Alde Zaharreko osasun-zentrorako irisgarritasunean hobekuntzak eskatzeko kontzentrazioa

Alde Zaharreko bizilagunak bildu gara Nafar Gobernuko Osasun Departamentuaren egoitzan, Conde Oliveto Plazan, Nafarroako Osasun Plataformaren aldarrikapenekin bat egiteaz gain, auzoko osasun-zentrorako irisgarritasun baldintzak hobetzea eskatzeko. Kontzentrazioan, AZ Ekimeneko osasun-zentroko defentsa taldeak deituta, azpimarratu da adinekoak edo mugitzeko arazoak dituzten pertsonak osasun-zentroan sartzea erraztuko luketen obrak egitea beharrezkoa dela eta, horrez gain,

Continue reading

Zortzi urte igaro ostean, Jai Batzordeari San Fermin Txikin kendutako materiala itzuliko dio Iruñeko Polizia Munizipalak

Mahaiak, aulkiak, musika-ekipoa, hozgailuak, edariak… 2013an, auzoko lagunek aurretik -Auzogune- festa gunean kementsu jarritako San Fermin Txiki ospatzeko beharrezko materialak konfiskatu zituen polizia munizipalak. Alta, apirilaren 27an, bideratze luze eta erreklamazio ugariz betetako zortzi urte igaro direlarik, Jai Batzordeari zein honek kontratatutako enpresa desberdinei materialak itzuliko zaizkie . Enrique Maya buru izanik,

Continue reading

Liburutegiak: eduki digitalen sarbidea konpontzeko instantzia

AZ Ekimeneko Kalitatezko Liburutegi Publikoaren aldeko taldeak instantzia kanpaina bat abiatu du Nafarroako Liburutegien sareko plataforma digitaletarako sarbideek izaten ari dituzten arazoak konpontzeko. Taldeak bere aldarrikapenen berri eman die Kultura kontseilariari, Kultura eta Vianako Printzea instituzioko zuzendari orokorrari eta Liburutegi Zerbitzuen zuzendariari. Era berean, auzokideak deitzen ditu aldarrikapenarekin bat egin

Continue reading

Martxoko asteazkenetan, elkarretaratzeak Osasun Etxearen aurrean

Martxoko asteazken guztietan, 11:00etan Alde Zaharreko Osasun Etxearen aurrean. Deialdi honekin, AZ Ekimeneko Osasun taldeak bat egiten dut Nafarroako Osasun plataformak Osasun Etxeen beharrak asetzeko bultzatutako mobilizazioekin. Behar horiek dira, besteak beste, langile falta eta horien behin behinekotasuna, azpiegiturek dituzten gabeziak eta auzoetan integratuagoa egongo den asistentzia eredu berri bat, prebentzio eta

Continue reading

Piezaz pieza… 40 urte auzoan!

“Piezaz pieza” lelopean, AZ Ekimenak bazkideen kopurua handitzeko lortu nahi duen kanpaina berri bat martxan jarrri du. Egunez egun auzo lana eusten duten aunitzeko lanak eta ekarpenak aitortu eta eskertzeaz gain, diru laguntzek duten garrantzia gogorarazi nahi du kanpaina honek, AZ Ekimena osatzen duten talde eta kolektiboek haien proiektuekin jarraitu

Continue reading

AZ Ekimena Osasun Etxearekin elkarlanean berresten da

Alde Zaharrean pediatria arreta berrezartzea lortu zuen instantzia bilketa masiboa eta gero, AZ Ekimeneko Osasun taldeak auzoko Osasun Etxearekin elkarlanean jarraitzen du, bi erakundeen arteko koordinazioa hobetzeko eta sortu daitezkeen beharrei erantzuteko, besteak beste, osasun instalaziora sartzeko dauden arkitektura oztopoak kentzea. Elkarlan horretan, AZ Ekimeneko ordezkariak Osasun Etxeko gizarte langilearekin bildu ziren,

Continue reading

Alde Zaharra berrezagutzeko bideak

“Turismo bulegoetan Iruñean ez galtzeko gidak aurkituko ditugu. Hau, ordea, Iruñea, eta, batez ere, Alde Zaharra ez galtzeko gida bat da”. Izpiritu horrekin, Alde Zaharreko Auzo Elkarteak 1999an Carlos J. Martínez Álavaren gida bat argitaratu zuen, Biriloren diseinuarekin. Gaur, gida hura berreskuratu dugu: “Ibilbideak Alde Zaharrean barna. 6 ibilbide Iruñea

Continue reading

2021eko inauteriak: Alde Zaharra ibaian gora!

Munduan beste asko bezala, bazen gertu bizi-bizia zen auzo bat, zeinetan haur eta gazteek -eta ez horren gazteek-, benetan garrantzitsuak ziren gauzak kale eta plazetan deskubritzen zituztena. Bide horretan itzal eta tristuraz armatutako hainbatek trabak jartzen saiatu arren, txiki handi horiek aurrera ekiten zuten kementsu. Ipuin txiki honetako zein pertsonaia

Continue reading